Deutsch_euskaldunentzat
Deutschbuch Niveau A 1 für Lerner:innen mit Ausgangssprache Baskisch
Deutschbuch Niveau A 1 für Lerner:innen mit Ausgangssprache Baskisch
You also want an ePaper? Increase the reach of your titles
YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.
1. GRAMMATIK - Modul 3

GR 23

Verben mit Vorsilben

Lehendabizi aipatu behar duguna zera da: Alemanez aditzek

Infinitivforma dutela, eta Modalverbetan ondo ikusten da forma hori.

Adibidez:

Ich kann das Bild sehen.

Batzuetan Infinitivformak aurrizkiak ditu eta, aurrizkiok, jatorrizko aditzaren

esanahia alda dezakete. Zenbaitetan, aditzari aurrizki bat gehituz

gero, sortutako aditzak ez dauka zerikusirik jatorrizkoarekin.

1. Begiratu hiztegian azpian dauden aditzen esanahia eta

itzulpenak:

sehen: ansehen, umsehen, ersehen, fernsehen, zusehen…

23.1. Verben mit trennbaren Vorsilben

Aditz hauen artean, banandu daitezkeen aurrizkiak dituzte batzuek.

Aurrizki hauek Präpositionen ( mit, nach..) edo Adverbien (weg, weiter…)

izan daitezke. Aditzaren Infinitivfom-a erabiltzen denean aurrizkiok aditzari

lotuta doaz beti. Begiratu Modalverba daraman azpiko esaldia,

hemen aditzak beti erabiltzen dira Infinitivformean:

Ich will heute zu Hause fernsehen.

Fernsehen laguntzaile gabe jokatu behar da, eta honela jokatzen da:

Wir sehen heute zu Hause fern.

Goiko adibidean, sehen aditza da. Fern bananduta doan aurrizki bat da,

aditzondoa da. Aditzondoak aurrizkiak direnean, bereizi egiten dira

jokatzerakoan. Präposition gehienak ere bereizi egiten dira, baina badaude

salbuespenak! Ikusten duzuenez, aurrizki hauek esaldiaren bukaerara

bidaltzen dira, Modalverbak aditzekin egiten zuen bezala. Gogo -

ratzen?

92