04.03.2024 Views

Deutsch_euskaldunentzat

Deutschbuch Niveau A 1 für Lerner:innen mit Ausgangssprache Baskisch

Deutschbuch Niveau A 1 für Lerner:innen mit Ausgangssprache Baskisch

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hallo Freunde,

Kaixo lagunok:

Ottopatxi naiz eta zuen artean lurreratu berria

naiz, zuekin alemana ikasteko eta gozatzeko.

Espero dut nire aholkuak lagungarriak izan zaizkizuela,

eta nirekin jolas batzuk egiteko ere

prest egongo zaretela!

Hemen, alemana ikasteko lagungarri izango dituzuen

gai batzuk aurki ditzakezue. Lehenenik eta

behin, Lt irakurtzea gomendatzen dizuet, hizkuntza

berrira hurbiltzeko lagungarria izango zaizue-eta.

Gero, gramatika arloa finkatu eta ziurtatzeko,

ariketa batzuk egin ditzakezue. Baina,

jakina, atalen artean loturarik ez dagoenez,

kurtsoan zehar zuen beharraren arabera erabil

ditzakezue atal desberdinak. KOM eta IKU ataletan,

eguneroko egoerari buruzko informazioa ez

ezik, beraien bizimoduari buruz hitz egiten

duten gazte alemanak ere ezagutuko dituzue.

Batzuetan galderak egingo dizkizuet, edo beste

herri batera eramango zaituztet. Beste batzuetan,

erantzunak internet-en bilatu beharko dituzue.

Baina orain hasi elkarrekin gozatzen eta ondo

pasatzen!

Laster arte

Ottopatxi

Liburu honek euskararen eta alemanaren arteko eta, oro har, euskararen

eta atzerriko hizkuntzen arteko harremanak zuzenekoa izan behar

duelako ideia hartu du abiapuntutzat.

Alde batetik, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan ama hizkuntza kontuan

hartzea didaktikoki lagungarria delako, bai gramatika arloan eta

ariketak egitean, eta baita kulturarekin zerikusirik duten gaiak lantzean

ere. Izan ere, ikasleek, elebidunak izanda ere, ama-hizkuntza hartzen

baitute abiapuntutzat beste hizkuntzak ikasteko orduan: euskaldunen

kasuan, euskara, alegia.

6

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!