04.03.2024 Views

Deutsch_euskaldunentzat

Deutschbuch Niveau A 1 für Lerner:innen mit Ausgangssprache Baskisch

Deutschbuch Niveau A 1 für Lerner:innen mit Ausgangssprache Baskisch

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. GRAMMATIK - Modul 1

GR 8

Der Aussagesatz

Perpausen sintaxia elementu ezberdinez osatzen da: subjektua, objektua,

eta zenbait osagarri. Alemanez sintaxi hau aditz eta subjektuaren

inguruan jartzen da. Subjektua aditzaren aurretik joaten da gehienetan.

Aditza bigarren posizioan egoten da normalean, gero aditzarekin lotuta

doazen objektuak eta, azkenik, osagarriak.

Wir fliegen morgen nach Berlin

Denbora, lekua edo modua adierazten duten osagarri guztiak ez dira

nahitaezkoak esaldian, baina dagoen bakoitzak bere lekua du esaldian:

Ich gehe morgen alleine ins Kino.

Esaldi honetan denborazko, moduzko eta lekuzko elementuak daude.

Haien ordena orokorra ondoko hau: lehenengo denbora, gero modua eta

azkenean lekua ipintzen da.

Sintaxiaren elementu bakarra ere indartu daiteke. Elementu hori aditzaren

aurrean ipini behar da, baina osagarri bat ipintzen den bakoitzean,

subjektua aditzaren atzera doa. Kontuan hartu ezinezkoa dela osagarri

ezberdin bat baino gehiago ipintzea!

Morgen fliegen wir nach Berlin.

Nach Berlin fliegen wir morgen.

Kontuan hartzekoa da: Adibideko dann eta antzerakoak erabiltzen direnean,

haien atzean ezin da komarik jarri, eta esaldiaren sintaxia aldatu

egin behar da, gainera.

Dann komme ich.

Nahiz eta guztiak oraindik ez ezagutu, hona hemen garrantzitsuenak:

andererseits, also, ausserdem, besonders, danach, dann, deshalb,

endlich, manchmal, meiner Meinung nach, oft, schließlich, trotzdem.

35

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!