04.03.2024 Views

Deutsch_euskaldunentzat

Deutschbuch Niveau A 1 für Lerner:innen mit Ausgangssprache Baskisch

Deutschbuch Niveau A 1 für Lerner:innen mit Ausgangssprache Baskisch

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3. Interkulturalität - Modul 3

Gauerdia pasatu ondoren, ohitura zabala da kalean Feuerwerkak bota -

tzea. Horretarako 28tik aurrera, edozein dendatan edo supermerkatutan

Raketen, Knallfrösche, Böller etab eros daitezke.

Neujahr-ean, jendea nekatuta, etxean geratzen da. Askok Sauerkraut-a

jaten du, urte osorako dirua ziurtatzeko.

Nahiz eta Karneval Alemanian 11.11. 11.11 Uhr ( hau da, azaroaren 11 an,

goizeko 11ak eta 11n) hasi, otsailean ospatzen dira. Jazoera handiena

Fastnachts edo Faschingsumzug da. Hirian zehar Faschingswagenak

mugitzen dira, har handi baten antzera. Wagenetatik Narr und Närrinek

Bonbons eta beste gozoki batzuk botatzen dituzte.

Osternetan, Osterhase da protagonista, Ostereier koloretsuak ekartzen

ditu-eta. Osterei-ak etxean margotzen dira askotan, eta gero ezkutatu

egiten dira. Umeak haien bila ibiltzen dira. Batzuetan opari txiki batzuk

ere aurkitzen dituzte.

Azkenik Weihnachten (24.12) heldu baino lehen, Nikolaus (6.12.) etor tzen

da eta gozokiak, fruituak eta opari txikiak ekartzen ditu. Horretarako

bezperan, umeek bota bat ipintzen dute.

Weihnachten heldu eta gero etxe guztietan Weihnachtsbauma ipintzen da.

24an Christkind edo Weihnachtsmann ailegatuko da. Orduan, opariak

zabaldu baino lehen, Weihnachtslieder abesten dira. Weihnachtslied bat

entzun nahi baduzue edo gehiago jakin nahi baduzue begiratu:

www.weihnachtsstadt.de/brauchtum/Brauchstart.htm

3. Hemen daukazu beste argazki bat,

Gabonetako giro jatorra irudika -

tzen duena.

Zein arotan daude, zure ustez, irudiko

neskato horiek?

Irudian aurkitu al duzu ezau -

garriren bat?

Irakurri hurrengo testutxoa; ziur

asko, bertan esaten dena lagunga -

rri izango duzu:

Gabonetarako prestakizunak azaroan hasten dira askotan; Plätzchenak

egiten dira, adibidez. Weihnachtsplätzchen horiek 24an jaten dira, ez

lehenago!

170

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!