20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAZKIDEAK

kopurua ez bada iristen bazkide langileek edo lan-bazkide mugagabeek egindako urteko

ordu guztien ehuneko berrogeita hamarrera.

Azkenik, EKLren 26.2.3 artikuluak arautzen duenez, iraupen jakineko bazkide langileak

edo lan-bazkideak iraupen mugagabeko bazkide izan daitezke egoera horretan hiru urte

ematen badute; kasu horretan, kooperatibaren esku geratuko da izaera hori esleitzea. Hala

ere, iraupen mugatuko bazkidearen egoera bost urtean halakoa izan bada, bazkide-izaera

hartuko du beti, baldin eta iraupen mugagabeko bazkideentzat estatutuetan araututako

gainerako baldintzak betetzen baditu.

Amaitzeko, komeni da azpimarratzea iraupen mugatuko bazkideen araubidea

borondatezko bajari dagokion manuan agertu arren, ez dela inoiz aipatu eskubide hori

erabil dezaketen ala ez. Hasiera batean, lotura-aldia igaro baino lehen baja eska dezaketela

ulertu behar dugu, eta, horretarako, aurreko atalei lotzen gatzaizkie. Hala ere, modalitate

hori ezin da parekatu EKLEren 5 artikuluak dakarren aldi baterako sozietate-lotura

amaitzeagatiko bajarekin, kasu horretan, ez litzatekeelako borondatezko baja izango eta

ezingo litzaizkiokeelako aplikatu haren printzipio arautzaileak; izan ere, kasu horietan,

berez, kontratua amaitu egiten da, eta bazkideak ez du inolako eraginik horren gainean;

beraz, ezin da borondatezko baja gisa hartu.

4.10. Nahitaezko baja

27. artikulua.– Nahitaezko baja

1.– Nahitaez baja hartu beharko dute lege honen edo kooperatibako estatutuen arabera

bazkide izateko bete behar diren betekizunak galtzen dituzten bazkideek.

2.– Nahitaezko baja, interesdunari entzun ondoren, administratzaileek erabakiko dute,

ofizioz, beste bazkideren batek edo ukitutako pertsonak berak hura eskatuz gero,

lege honetako 26.6 artikuluan xedatutako epearen barruan eta ondorioekin.

3.– Administratzaileen erabakia beteko da behin errekurtso-batzordearen edo, halakorik

ezean, batzar orokorraren berrespena jakinarazi ondoren, edo horiei errekurtsoa

aurkezteko estatutuetan aurreikusitako epea bukatu ondoren. Nolanahi ere,

bazkideari berehala eten ahal izango zaizkio, kautelaz, eskubide eta betebeharrak,

harik eta erabakia nahitaez bete beharrekoa izan arte, baldin eta horretarako aukera

ematen bada estatutuetan, zeinetan zehaztuko baita etenduraren helmena. Erabakia

betearazlea ez den bitartean, bazkideak batzar orokorrean botoa emateko eskubidea

gordeko du.

4.– Bazkide izateko betekizunak galtzen direnean, nahitaezko baja bidezkotzat joko da,

salbu eta galdu badira kooperatibarekiko betebeharrak bete nahi ez izateagatik edo

nahitaezko bajaz behar ez bezala baliatu nahi izateagatik.

Bidezkoak ez diren nahitaezko bajen kasuetan, aurreko artikuluaren 3. eta 4. ataletan

ezarritakoa aplikatuko da.

5.– Bazkideren bat ez badago ados bere borondatezko bajaren nahiz nahitaezko bajaren

91

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!