20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAZKIDEAK

araututako gutxieneko iraupen-epea errespetatu ez bada (EKLren 26.4 artikulua),

bazkideak kooperatibaren jardueren aurkako lehia sorrarazten duten jarduerak egin

nahi dituenean, edo kooperatibaren estatutuetan araututako kasuren bat gertatzen

denean (EKLren 26.5 artikulua). Kasu horietan guztietan, kooperatiba-jarduerak

eta -zerbitzuak bazkideak behartuta zeuden moduan betetzeaz gain, kaltegaleren

ordaina ere eskatu ahalko zaie bazkideei (EKLren 26.4 in fine artikulua).

Beraz, justifikatu gabeko borondatezko bajaren deklarazioa egingo da bazkideak

kooperatiban dituen betebeharrak betetzen ez dituenean, horretarako ezarrita

dagoen prozedura bete ez duelako, baja jakinarazteko aurreabisua garaiz aurkeztu

ez duelako, baja kooperatibaren aurkako lehia sorrarazten duten jarduerak egiteko

asmoz hartu nahi delako, edo, azkenik, estatutuetan alderdi horiei buruz jasotako

xedapenen bat bete ez delako.

4.9.2.5. Bazkidea kooperatiban epe-mugarik gabe egotea eta iraupen jakineko

bazkidearen salbuespena

Hasteko, bazkideak kooperatibako kide dira era mugagabean. Sozietateen berezko

parametroekin bat etorriz, kooperatiba bat osatzen duten bazkideek lotura mugagabea izaten

jarraituko dute, euren borondatez kooperatiba utzi nahi dutela adierazi arte. Erabaki hori berariaz

jasota dago EKLren 26.2 artikuluan, kooperatibako kide izatea mugagabea dela adierazten

baita; beraz, legegileak bazkidearen borondatezko baja-erregimena arautzen duenean, badirudi

kooperatibarekiko lotura mugagabea duten subjektuetan pentsatzen ari dela.

Hala ere, EKLren 26.2 artikuluaren bigarren paragrafoan, leku bitxi samar batean, arautu

da, estatutuetan hala xedatzen bada, iraupen jakineko loturak ere ezarri ahal izango direla.

Kooperatibarekiko lotura aldi baterakoa ere izan daiteke, eta kooperatibaren jarduera

handitzen denean, unean uneko premiei aurre egiteko aukera ematen du. Premia horiek

aurreikusita zeuden aurreko araudian, eta araudi berrian ere antzera azaldu dira. Kooperatibajardunbideak

erabili izan duen aukera bat da, eta bazkide-kopurua handitzen laguntzen du;

nolanahi ere, bizkortasun-arrazoiak direla eta, laneratze hori ez da mugagabea izango,

kooperatibaren beharretara egokitzen baita. Nolanahi ere, ulertu behar da mota horretako

bazkideen salbuespenezko izaerak ez duela izan behar kooperatibaren arau orokorra;

horregatik, kautelazko neurriak arautu dira erregulazioan, haien kopurua eta, batez ere,

erabakitzeko ahalmena gehiegizkoa izan ez dadin.

Ildo horretan, EKLren 26.2 artikuluak ezarritakoari jarraiki, alde batetik, iraupen

mugatuko sozietate-loturak dituzten bazkideen eskubide eta betebeharrak gainerako

bazkideek estatutuetan esleituta dituzten berberak direla. Dena den, halakoek kooperatiban

duten pisua mugatzeko, horien kopuruari muga ezarri zaio, honela: iraupen jakineko

bazkideak ezin izango dira bazkide mugagabe guztien bostena baino gehiago, ez eta batzar

orokorreko botoen bostena baino gehiago eduki ere. Araubide horren salbuespen bakarra

lan elkartuko kooperatibetan ager daiteke, edo, beste mota batekoak izanik, lan-bazkideak

dituzten kooperatibetan. Horietan, esandako kopuruak gainditu ahalko dira, baldin eta

iraupen mugatuko bazkideek eta besteren konturako langileek egindako urteko orduen

90

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!