20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAZKIDEAK

4.9.2.4 Borondatezko baja justifikatuak eta ez-justifikatuak

Hasiera batean, borondatezko baja bazkidearen borondate hutsagatik ematen da.

Borondate hori fede onaren printzipioaren adierazpen gisa eratzen da, eta, horren ondorioz,

bazkideak aldez aurretik jakinarazi behar du kooperatiban baja emateko erabakia hartu duela

eta kooperatibarren aurkako lehiarik ez egiteko betebeharra duela. Gainera, borondatezko

baja eskatzeko, kooperatibaren estatutuetan xede horretarako araututa dagoen prozedura

bete beharko du, eta, jakina denez, EKLren 26. artikuluak ezarritako betekizunak bete

beharko ditu. Nolanahi ere, kooperatibako administrazio-organoari dagokio borondatezko

baja justifikatuta edo justifikatu gabe dagoen kalifikatzea, eta egintza hori EKLren 26.6

artikuluaren berrikuntza positiboa da. Administrazio-organoak formalizatu beharko du

kalifikazioa, bazkideak jakinarazitako aurreabisua hartu eta, gehienez ere, hiru hilabeteko

epean.

• Borondatezko bajaren kalifikazioa berariaz justifikatuko da administrazio-organoak

hala erabakitzen duenean. Hasteko, justifikatutzat joko da baldin eta 26. artikuluak

ezarritako kasuren bati lotzen ez bazaio edo, artikuluaren bosgarren zenbakiak egiten

duen igorpena dela eta, estatutu sozialetan jasotako kasuei lotzen ez bazaie.

• Beste alde batetik, EKLren 26.7. artikuluak arautzen dituen kasu jakin batzuetan,

baja justifikatutzat joko da beti; honako hauetan, hain zuzen ere: (i) kooperatibaren

jarduera luzatzea erabakitzen denean, (ii) bat-egitea edo zatitzea erabakitzen denean,

(iii) xede soziala kategoriaz aldatzea edo funtsean aldatzea, (iv) kapitalari ekarpen

berriak egiteko eskatzen denean, bazkideak erabakiaren aurka bozkatu badu, edo,

erabakia hartu zeneko batzar orokorrean parte hartu ez arren, bazkideak erabakiarekin

ados ez dagoela adierazten duenean. Horrela, legeak aukera ematen du bazkideak

borondatez ateratzeko, inolako ondoriorik gabe eta borondatezko baja eskatzeko

prozedura eta barne-baldintzak bete beharrik gabe, batzar orokorrak hartutako

edozein erabakirekin ados ez dagoenean, baldin eta erabaki horrek ekartzen badu

estatutuetan hasieran aurreikusi gabeko betebeharrak onartzea, sozietatearen xedea

funtsean aldatzea eta, batez ere, kooperatibaren egitura-aldaketaren bat egitea.

• Hala berean, justifikatutzat joko da, baina isilbidez, aurreabisua jakinarazi eta

hiru hilabeteko epea igarota, administratzaileek bazkide interesdunari horren

inguruko erabakia jakinarazi ez badiote (EKLren 26.6 artikulua). Ohartarazi behar

da aipatutako hiru hilabeteko epea zenbatzen hasiko dela bazkideak aurreabisua

jakinarazten duenetik aurrera. Aurreabisua jakinarazten denetik zdnbatzen hastea

elementu garrantzitsua eta berritzailea da, kooperatibaren administratzaileei arreta

handiagoa eskatzen dielako. Bazkide batek kooperatiban baja emateko aurkeztutako

edozein eskaerari adi egon beharko dute; izan ere, erantzuten ez badute, lehen

adierazitako hiru hilabeteko epean, baja justifikatutzat joko da.

• Aitzitik, borondatezko bajaren kalifikazioa justifikatu gabekotzat joko da eskatzaileak

estatutuetan araututako aurreabisu-epea betetzen ez duenean, administratzaileek

kontrakoa erabaki ezean, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta (EKLren 26.4

artikulua). Era berean, justifikatu gabeko borondatezko baja izango da estatutuetan

89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!