20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAZKIDEAK

ere, batzuetan, bazkidea erakunde horrekin lotzen duen loturaren aldaketa bat besterik ez

da izan, eta kooperatibatik bereiztea baino gehiago, kooperatibako kide izaten jarraitzen

duen bazkidearen estatutuaren eraldaketa da, beste modalitate bati helduta. Edozein gisaz,

kooperatibaren estatutuek ezarri beharko dute baja emateko jarraitu beharreko prozedura,

aztergai darabilgun lege-araubidearekin bat etorriz.

EKLren 26. artikuluak borondatezko bajaren araubidea arautzen du, hau da, bazkideak berak

eta borondatez kooperatiban baja ematea erabakitzen duenekoa. Erabaki hori oinarritzen da

bazkideak bere borondatez baja hartzeko duen eskubidean, erabakia funtsatzeko arrazoirik

alegatu, justifikatu edo egiaztatu behar izan gabe. Eskubide hori erabili ahal izateko, nahikoa

da bazkideak borondatea adieraztea. Dena den, ez da eskubide absolutua, bazkideak ezin baitu

edozein egoeratan baliatu. Hori arautzen duten legeak eta estatutuak errespetatuz egin behar

da beti, bazkidearen eskubidea eta kooperatibaren interesak behar bezala bateratzeko. Ildo

horretan, prozedura jakin bat aurreikusi da bazkideari baja eman ahal izateko bazkideak hala

erabakitzen duenean, baina konpromisoa hartu da kooperatibari bere asmoaren berri emateko,

aldez aurretik, dagozkion ondorioak behar bezala prestatu ahal izan ditzan. Zehazki, EKLren

26.1 artikuluaren arabera, baja hartu nahi duen bazkideak asmo horren berri eman behar

dio kooperatibari, erakundearen administratzaileei igorritako aurreabisu baten bidez. Asmo

horren berri kooperatibari emateko epea estatutuetan zehaztuko da. Hala ere, EKLren 26.1

artikuluaren arabera, estatutuetako epe hori ezingo da hiru hilabetetik gorakoa izan pertsona

fisikoentzat, eta nabarmen murriztuko da aurreko erregulazioarekin alderatuta, gehienez ere,

sei hilabeteko epekoa zela, eta urtebeteko epeari eutsiko zaio pertsona juridikoentzat.

Egia esatera, bazkide fisikoentzako aurreabisu-epea murrizteak askatasun handiagoa

ematen die kooperatiban baja emateko erabakia hartu nahi izanez gero, asmo hori ez baita

iragarri behar lehen indarrean zegoen araudian eskatzen zen bezain garaiz, eta, era berean,

kooperatibak prest egon behar du bazkidearen bajak eragin ditzakeen ondorio organiko

eta finantzarioak bere gain hartu ahal izateko. Horrek guztiak ez du eragozten estatutuetan

aurreabisu-epe laburragoa xedatzea, kooperatibak egoki baderitzo. Ildo horretan, ohikoa da,

praktikan, estatutuek aurreabisu-epe txikiagoa ezartzea; beraz, legezko aurreabisu-epea hiru

hilabetera murrizteak ez dirudi ondorio berezirik eragin behar duenik.

4.9.2.3. Borondatezko bajaren mugak

EKLren 25.3 artikuluak zenbait muga ezarri dizkio borondatezko baja baliatzeari. Horrela,

onartzen da estatutuetan bazkideei ekitaldi ekonomikoa amaitu arte edo, gutxienezko

epe baten barruan –gehienez ere, bost urtekoa− irautea eska dakiekeela. Kasu horietan,

estatutuetan hala ezarri bada, bazkideek zenbait egoeratan kooperatiban beren borondatez

baja emateko eskubidea mugatuta izango dute.

Muga hori estatutuetan ezarriko da horretarako arautzen diren kasuetan. Ildo horretan,

EKLren 26.3 artikuluak muga espezifiko batzuk dakartza, hala nola ekitaldi ekonomikoa

amaitzeko aipatutako kasuak edo kooperatiban gutxieneko denbora batez nahitaez egon

beharra. Hala ere, baliteke beste muga batzuk arautzea, baja hartzeko aukera horiek

murrizteko. Hala, adibidez, arautu daiteke bazkideak bajarik ezin hartzea bere jarduera

beteko duen ordezko beste bazkide bat aurkitu arte.

88

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!