20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAZKIDEAK

eta hirugarren printzipio kooperatiboa, bazkideen parte-hartze ekonomikoari buruzkoa,

gauzatu ahal izateko.

Hain zuzen ere, helburu horren ondorioz, bazkide orori aitortzen zaio eskubide hau: «idatziz

eskatzea, gutxienez, batzarra egin baino bost egun lehenago, dokumentazio ekonomikoari

buruzko azalpenak eta argibideak, batzarrean bertan erantzun daitezen».

24. artikuluaren 5. atalean, informazio-eskubidea modu kolektiboan baliatzen den egoera

zehatz bat jasotzen da; izan ere, aukera ematen du «sozietatearen boto guztien ehuneko

hamar ordezkatzen duten bazkideek une oro beharrezkotzat jotzen duten informazioa idatziz»

eskatzeko. Horrela, eskatutako informazioa ez da zertan izaera ekonomikoko informaziora

zertan mugatu, eta administratzaileak hobeto kontrolatzeko bermea da. Jakina, gurariazko

eta funtsik gabeko zeinahi eskaera saihesteko, baldintza gisa ezartzen da eskubide hori era

kolektiboan egikaritzea, adierazitako moduan. Eskabidea egin ondoren, «administratzaileek

idatziz eman beharko dute eskatutako informazioa, gehienez ere, hogeita hamar eguneko

epean». Ondorioz, modu kolektiboan baliatutako informazio-eskubide horrek betebeharra

dakar administratzaileentzat.

Azkenik, 24. artikuluaren 6. atalak honako betebehar hau jasotzen du: «bazkideei edo

haiek ordezkatzen dituzten organoei kooperatibaren aldagai sozioekonomiko nagusien berri

ematea, gutxienez, hiru hilerik behin, egokitzat jotzen duten bidea erabiliz». Ondorioz,

administratzaileek bi aukera dituzte betebehar hori betetzeko. Alde batetik, bazkide guztiguztiei

eman diezaiekete informazioa, banaka. Beste alde batetik, informazioa eman dezakete

batzar orokorrean, modu kolektiboan. Era berean, bazkideak ordezkatzen dituzten organoei

buruzko aipamen orokorra egiten denean, ulertu behar da zaintza-batzordeari jakinarazi behar

zaiola, halakorik dagoenean, bai eta gizarte-kontseiluari ere, aldagai sozioekonomikoek lanharremanean

eragina izan dezaketenean. Informazioa helarazteko, gehienez ere, hiruhileko

bateko epea ezarrri bada ere, informazioa gauzatzeko bidea administratzaileen esku uztea

bitxia da aurreko ataletan jasotakoarekin alderatuta. Horregatik, bazkide guztiek informazio

hori ulertu, aztertu eta balioetsi ahal izateko, eta, hala badagokio, behar diren azalpenak

edo argibideak eskatu ahal izateko, badirudi egokiena informazioa idatziz ematea dela.

Informazioa batzar orokorrean ematea erabakitzen bada, informazio hori idatziz ere eman

beharko zaie bazkideei, deialdiaren epearen barruan. Gainera, idatzizko informazioa hainbat

modutan eman daitekeenez, komenigarria dirudi informazioa emateko bideak estatutuetan

arautzea (adibidez, aurrez aurreko iragarki-taula, kooperatibaren webgunean txertauriko

egoitza elektronikoko iragarki-taula edo gutun pertsonalizatua).

4.7.3. Beste arau aplikagarri batzuk

• DPBLO.

4.8. Informazio-eskubidearen muga eta bermeak

25. artikulua.– Informazio-eskubidearen muga eta bermeak

1.– Administratzaileek uko egin diezaiokete informazioa emateari, arrazoituta, baldin

83

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!