20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAZKIDEAK

estatutuen bidez arautu daitezkeenak, lege- eta estatutu-arauen eta kooperatibako

organoek baliozkotasunez hartutako erabakien arabera erabili behar direla. Bestela

esanda, bereizi egin behar dira bazkideen eskubideen iturriak, legea eta estatutuak

bakarrik izan behar direlarik, eta eskubide horiek baliatzeko modua, legean eta

estatutuetan jasotakoaz gain, kooperatibako organoek baliozkotasunez hartutako

erabakietan jasotakoa ere izan daitekeela. Hala, hiru arau horietako bakoitza beheko

arauek errespetatu beharreko gutxieneko oinarria da, eta, beraz, beheragoko arauek

goragokoek araututako gutxienekoak errespetatu behar dituzte beti, arau horiek

ezarritakoa zehaztea eta garatzea beste funtziorik ez dutela.

4.7. Informazio-eskubidea

1.– Bazkideek informazioa jasotzeko eskubidea baliatu ahal izango dute lege honetan,

estatutuetan edo batzar orokorraren erabakietan aurreikusitako moduan, zeinetan

egoki iritzitako bideak jarri ahal izango baitira bazkideen eskubide hori erraztu eta

gauzatzeko.

2.– Bazkideak eskubide hauek izango ditu:

a) Kooperatibaren estatutuen kopia bat eskatu ahal izango du, baita, hala badagokio,

barne-araubidearen erregelamenduarena ere.

b) Kooperatibako bazkideen erregistro-liburua eta batzar orokorraren aktaliburua

aztertzeko eskubidea izango du. Bazkideak hala eskatzen badu,

administratzaileek batzar orokorraren aktaren eta han hartutako erabakien kopia

ziurtatuak eman beharko dizkiote, baita bazkide-erregistroko liburuan egindako

inskripzioen ziurtagiria ere, betiere aurretik eskaera arrazoitua egiten badu.

c) Administratzaileek hartutako erabakien kopia ziurtatua eskatu ahal izango du,

erabaki horiek bazkideari eragiten badiote.

d) Kooperatibarekiko duen ekonomia-egoeraren berri jaso ahal izango du.

Informazio hori administratzaileek eman beharko diote, hilabeteko epean

gehienez ere, eskatzen denetik aurrera kontaturik.

3.– Edozein bazkidek argibide edo txostenak eskatu ahal izango dizkie administratzaileei,

idatziz, kooperatibaren funtzionamenduaren edo emaitzen berri izateko. Informazio

hori idatzizko eskaria aurkeztu eta hamabost egun igaro ondorengo batzar

orokorraren lehenengo bileran eman beharko zaio interesdunari.

4.– Batzar orokorraren gai-zerrendaren arabera ekitaldiko kontuez edo proposamen

ekonomiko bati buruz eztabaidatu behar bada, kooperatibaren egoitzan bazkideen

eskura jarriko dira urteko kontuen berri ematen duten agiriak, emaitzak ezartzeko

proposamenak eta, hala badagokio, artezkaritza-kontseiluak egindako kudeaketatxostena

eta kontuen kanpoko kontu-ikuskatzailearen txostena, zeinak deialdiak

dirauen bitartean egongo baitira bazkideen esku, aztertu ahal izan ditzaten. Hala

badagokio, zaintza-batzordearen txostena ere, 56. artikuluan aipatzen dena, jarriko

da bazkideen esku.

79

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!