20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BAZKIDEAK

4.6.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

EKLren 23. artikuluaren 1. atalak, numerus apertus zerrenda gisan, kooperatiba bateko

bazkide orori dagokion eskubideen gutxieneko eta beharrezko edukia ezartzen du. Horrela

ondorioztatzen da f) letran, bazkideek «legeetan eta estatutuetan» ageri diren gainerako

eskubideak izango dituztela xedatzen baita.

Bazkide batek beti izan behar dituen eskubide zehatzak honako bost hauek dira, haiei

dagozkien iruzkin eta guzti. Beraz, funtsezko eskubideak dira. Gainera, gehiengoa ezinbesteko

tresna da NKAren printzipio kooperatiboak, EKLren 1. artikuluan ageri direnak, gauzatzeko,

xedapen hori kooperatibaren kontzeptuan bertan txertatzen baitu, era honetara: printzipio

horiek betetzeko betebeharra, eta, aldi berean, kooperatibaren egitura eta funtzionamendua

lege horren esparruan aplikatzen diren printzipio horietara egokitzeko betebeharra.

a) Kooperatibako organoetako karguetarako hautatzea eta hautatuak izatea: azken finean,

bazkideen kudeaketa demokratikoari buruzko bigarren printzipio kooperatiboaren bi

aldeak dira, eta, beraz, eskubide politikoa da.

Hasiera batean, kooperatibako organoetako karguak aukeratzeko eskubidea, edo

sufragio aktiboa, bazkideen eskubide esklusiboa da, eta, oro har, batzar orokorraren

bidez gauzatzen da. Hala ere, EKLren 47.2 artikuluak ezarritakoari jarraiki, honako

hau zehaztu behar da: «estatutuek batzar orokorrak aukeratzea aurreikusten ez

badute, administratzaileek presidentearen eta idazkariaren karguak hautatuko

dituzte beren kideen artean. Estatutuetan aurreikusi ahal izango da, halaber,

idazkaria kooperatibako bazkidea edo kontseilaria ez izatea».

Bestalde, bazkideek kooperatibako organoetako karguetarako hautatuak izateko

eskubidea nahitaez lotuta dago, EKLren 22.a) artikuluaren arabera, «hautatuak izan

diren karguak onartzeko» betebeharrarekin. Hala eta guztiz ere, zehaztu behar da ezen,

hasiera batean, sufragio pasiborako eskubide hori eskubide absolutua dela dirudien

arren, mugarik gabe, zinez, bazkideek zenbait baldintza edo eskakizun betetzearen

mende egon daitekeela. Hala, administratzaileetako bat izateko aukerari dagokionez,

EKLren 44. artikuluak ezintasunari eta debekuei buruz ezartzen dituen zedapenak

bete behar dira. Bestalde, badirudi EKLren 53.2 artikuluak dakarren edukitik

ondoriozta dezakegula, zaintza-batzordeko kide izateko, ohoragarritasun, lanbidegaikuntza

eta esperientzia tekniko edo enpresarialari buruzko baldintza egokiak

bete behar direla organo horren eginkizunak garatuko badira, baldintza horiek eska

dakizkiekeelako batzorde horretako kide izan ahal diren bazkide ez diren pertsonei.

Bestalde, errekurtsoen batzordeari dagokionez, EKLren 58.2 artikuluak zehazten

du, alde batetik, «zuzenbide osoko bazkideak baino ezin izango direla izan organo

horretako kide, baldin eta estatutuetan eskatzen diren antzinatasun, kooperatibako

eskarmentu eta egokitasun-baldintzak betetzen badituzte», eta, bestetik, pertsona

horiek ez dutela inolako kargurik izan behar sozietatean. Era berean, kontuan izan

behar da bazkide jakin batzuk ezin izango direla sozietate-karguetarako hautagai

izan, zehapen-araubidea aplikatuta.

Are gehiago, administratzaileen batzari gagozkiola, baliteke batzar orokorrak

hautatzen dituen kide batzuk bazkideak ez izatea, baldin eta estatutuek horretarako

76

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!