20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAZKIDEAK

batzuetan parte hartzeko kooperatibaren helburu sozialari lotutako interes berezia behar

izateak esan nahi du kooperatibak erakundearekin duen lankidetza edo partaidetza ere

kooperatibaren helburu sozialarekin lotu behar dela, eta, beraz, ez dela izaera ireki edo

malguko lankidetza edo partaidetzarik.

Hirugarrenik, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen 2018ko

ekainaren 5eko EKLren aurreproiektuari buruzko 3/18 irizpenean adierazi bezala, jarraian

ezartzen den salbuespenaren arabera, bazkideek ez dute mugarik izango arrazoi ekonomiko,

tekniko, antolakuntza edo ekoizpeneko arrazoiengatik edo ezinbesteko arrazoiengatik

enpresa-premian dauden beste erakunde batzuetan parte hartzeko, eta, beraz, arau orokorra

indargabeturik geratu daiteke. Arrazoi horiek zertan dautzan ez jakiteak horixe adierazten

du. Hori dela eta, komenigarria da estatutuetan zehaztea salbuespen horren aplikazioa eragin

dezaketen irizpideak. Bestela, kooperatiba bakoitzak bere burua erregulatu ezean, analogiaz

aplikatu beharko dira lan-legeriaren xedapenak, arestian adierazitako arrazoien esanahi

jakina zehazteari dagokionez. Estatutuetan zehaztu beharreko beste kontu bat izango da

arrazoi edo kausa horiek noiz gertatzen diren zehazteko eskumena duen gizarte-organoa, eta,

arrazoiak jazotakoan, zein bazkideri eragiten dion.

Laugarrenik, bazkide inaktiboak, erabiltzaileak ez direnak edo eszedentzian daudenak

ezin dira kontuan hartu beste erakunde batzuetan gutxieneko parte-hartzea edo konpromisoa

izateko, ez baitute kooperatibaren jardueretan parte hartzeko aukerarik, ezta kooperatibarekin

lankidetzan aritzen diren eta parte hartzen duten beste erakunde horien bidez ere.

4.5.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

EKLren 22. artikuluak ezartzen dituen bazkideen betebeharrak nahitaez bete beharrekoak

dira, eta gutxieneko zuzenbide absolutua osatzen dute. Besterik da bazkideek beste betebehar

batzuk izatea, aplikatzekoak zaizkien beste xedapen batzuetan ezarritakoaren arabera.

Hala ondorioztatzen da h) letran, hauxe dioenean: «lege- eta estatutu-arauen ondoriozko

gainerako betebeharrak, bai eta kooperatibako organoek baliozkotasunez hartutako erabakien

ondoriozkoak ere».

Esanahi praktikoari dagokionez, komeni da manuan jasotako betebehar bakoitzari

erreparatzea.

a) Batzar orokorren eta deitutako gainerako organoen bileretara joatea: betebehar

hori zuzenean lotuta dago bazkideen kudeaketa demokratikoari buruzko bigarren

printzipio kooperatiboarekin. Egia esatera, politikak finkatzean eta kooperatibak

erabakiak hartzean azaleratzen den kudeaketa demokratikoak galdatzen du,

ezinbestean, batzarrean parte hartzea

Nolanahi ere, bazkideak kide diren gizarte-organoen bileretara joateko betebeharra

ez betetzea justifikazioari eta/edo zehapenari lotuta egon daiteke, barne-araudian

ezarritakoari jarraiki (estatutuak, barne-araubideko erregelamendua eta indarrean

dauden eta baliozkotasunez hartutako erabakiak), betiere sozietate-falta gisa

tipifikatzen bada.

72

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!