20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAZKIDEAK

Honela gauzatu ahal izango da bazkideek kooperatibaren jardueretan izango duten

konpromisoa edo gutxieneko partaidetza: kooperatibaren jardueretan zuzenean

parte hartuz edo, estatutuetan jasota badator, beste entitate batzuetan parte hartuz,

betiere kooperatibak entitate horiekiko lankidetzan jarduten badu edo haietan

parte hartzen badu edo helburu sozialari lotutako interes bereziabadu. Jatorrizko

kooperatibako gutxiengo batek izango du partaidetza aipaturiko beste entitate

horietan, salbu eta arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzako eta ekoizpenekoen

edo ezinbesteko arrazoien ondoriozko enpresa-premiaren kasuan.

d) Ez egitea kooperatibaren helburu sozialarekin lehian dagoen jarduerarik,

eta ez aritzea lankidetzan horrelako jarduerak egiten dituztenekin; salbu eta

administratzaileek espresuki horretarako baimena ematen duten kasuetan.

e) Isilpean gordetzea kooperatibaren jarduerak eta datuak, baldin eta zabalduz gero

haren inte res sozialak kaltetzen badira.

f) Aurreikusitako baldintzetan egitea kapital sozialari egin behar dizkion ekarpenak.

g) Galerak beren gain hartzea, batzar orokorrak erabakitako kopuruan.

h) Legeen eta estatutuen ondorioz sortzen diren gainerako betebeharrak betetzea, eta

kooperatibako organoek balio osoz hartutako erabakien ondorioz sortzen direnak

betetzea.

4.5.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Aurreko EKLren aldean, oraingoaren berrikuntza nagusia da beheko ñabardura hau

txertatu dela kooperatibaren xedea osatzen duten jardueretan parte hartzeko betebeharrari

dagokionez, estatutuetan ezarritako gutxieneko partaidetza-modulu edo -arauekin bat etorriz:

«Honela gauzatu ahal izango da bazkideek kooperatibaren jardueretan izango duten

konpromisoa edo gutxieneko partaidetza: kooperatibaren jardueretan zuzenean parte hartuz

edo, estatutuetan jasota badator, beste entitate batzuetan parte hartuz, betiere kooperatibak

entitate horiekiko lankidetzan jarduten badu edo haietan parte hartzen badu edo helburu

sozialari lotutako interes berezia badu. Jatorrizko kooperatibako gutxiengo batek izango

du partaidetza aipaturiko beste entitate horietan, salbu eta arrazoi ekonomiko, tekniko,

antolakuntzako eta ekoizpenekoen edo ezinbesteko arrazoien ondoriozko enpresa-premiaren

kasuan».

Egia esatera, hitzez hitz jaso nahi izan da legean EKLEren 1.1 artikuluak dioena.

Hala ere, oraindik ez dira zehaztu manu honekin bat datozen alderdi garrantzitsuak.

Lehenik eta behin, ez da zehazten bazkide kooperatibistak zer erakunde-motatan parte

hartu ahal izango duen. Beraz, edozein erakunde-mota izan daiteke, bai gizarte-ekonomiako

erakunde bat, bai kapital-sozietate bat, bai ondasun-erkidego bat ere.

Bigarrenik, ez da zehazten zein izan behar den kooperatibak dena delako erakundearekin

izan behar duen lankidetza edo partaidetza aukera hori gauzatu dezan; aitzitik adierazi

besterik ez da egiten kooperatibak interes berezia izan behar duela bere helburu sozialari

lotuta, dagokion erakundean partaidetza hori gerta dadin. Horrela, bazkideek beste erakunde

71

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!