20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BAZKIDEAK

duen. Hasteko, bazkidearen izaera eskuratuko da errekurritzeko epea igarotzen denean,

hau da, onarpen-erabakia jakinarazten denetik hogei egunera. Eta onarpenaren aurkako

errekurtsoa jarriz gero, errekurtso-batzordeak edo, halakorik ezean, batzar orokorrak ebatzi

arte. Ildo horretan, bazkidetza ukatzearen aurkako errekurtsoan gertatzen den moduan,

errekurtso-batzordeak hogeita hamar eguneko epean ebatzi beharko errekurtsoa, jasotzen

duenetik zenbatzen hasita, edo, batzar orokorra auziari buruz erabakitzeko organo eskuduna

da, batzar orokorraren hurrengo bilkuran, eta erabakia isilpeko bozketa bidez hartu beharko

da. Errekurtsoa edozein organoren aurrean aurkezten dela ere, bazkideak aurretiazko

entzunaldia baliatu ahalko du, kooperatibako onarpena indartzeko egokitzat jotzen dituen

argudioak organo horren aurrean adierazteko. Horrela, eragindako pertsonari aukera ematen

zaio haren jarrera kooperatibaren aurrean defendatzeko eta kooperatiban ez onartzeko

aurkeztu den errekurtsoan egindako salaketei aurre egiteko.

Nolanahi ere, manu horren gauzarik deigarriena da, lehengo erregulazioan gertatzen zen

bezala, kooperatibako administrazio-organoak onartutako bazkide-izaera etenda geratzen

dela onartzeko erabakia hartu eta hogei eguneko epea igaro arte, edo, bestela, errekurtsoa

aurkeztuz gero, organo eskudunak aldeko ebazpena eman arte. Beraz, bazkide-izaera

eskuratzeko, baldintza etengarri bat bete beharko da aurretiaz: errekurtsoa jartzeko epea

igarotzea. Hortaz, eskatzailea eta administratzaileek onartutakoa ez da bazkide izango epe

hori igaro arte. Jokabide hori ulergarria da, azkenean, organo eskudunak erabaki duen baina

erakunde horretako kide izateko egokia ez den norbait kooperatiban sar dadin saihesteko

modua ematen duelako.

4.4. Lan-bazkideak

21. artikulua.– Lan-bazkideak

1.– Lan elkartuko kooperatibak ez diren lehen mailako kooperatiben nahiz bigarren

edo maila handiagokoen estatutuetan, aurreikusi ahal izango da zer baldintza bete

behar dituzten langileek lan-bazkide izateko. Kooperatiban lan pertsonala egitea

izango da lan-bazkide horien kooperatiba-jarduera.

2.– Lan-bazkideek lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileentzat legean ezarritako

arauak bete beharko dituzte, artikulu honetan finkatutako salbuespenekin.

3.– Estatutuetan finkatu beharko dira lan-bazkideek kooperatiban ekitatez eta neurriz

parte hartu ahal izateko irizpideak.

4.– Estatutuetan probaldiren bat ezartzen bada lan-bazkideentzat, hori ez da aplikatuko

baldin eta bazkide berria lehendik ere kooperatiban lanean aritu izan bada besteren

konturako langile modura eta probaldiak dirauen beste denbora eman badu lanean.

Bazkide bati probaldi hori ezartzea badagokio eta bi aldeetako edozeinek bere

kabuz azkentzen badu lan-harreman juridikoa, ulertu beharko da ezen probaldiaren

aurretiko lan-harreman juridikoa, epeagatik iraungi gabea, probaldia ezarri baino

lehenago zituen baldintza beretan berrituko dela.

68

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!