20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBEN LEGEARI

BURUZKO GLOSA

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluari esleitutako eginkizunetako bat da

Euskadiko Kooperatiben Legea zabal hedatzeko beharrezkoak diren ekintzak egitea, bai

eta legea behar bezala betetzea lortzea ere.

Hori dela eta, Euskadiko Kooperatiben Legeari buruzko Glosa hau argitaratzeak poztu

egiten gaitu, Glosaren helburua baita zuzenbideko profesionalei arau berri hori, zeinaren

zain baikeunden aspaldian, interpretatzen laguntzea, eta euskal kooperatibismoarentzat

baliagarri izatea.

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak esker oneko mezua helarazi nahi dio

legegintzaren arloari, gure Kontseiluak egindako ekarpenak kontuan hartu dituelako.

Gure betebeharra administrazio publikoekin lankidetzan aritzea bada ere, kontuan izan

behar dugu, halaber, kooperatibei buruzko legeria ahalik eta gehien garatzea bultzatu

behar dugula, eta kooperatiba balioak betetzen direla zaindu behar dugula.

Eta hamarkada honek lege berri bat eskatzen zuen, testuingurua aldatu delako eta

ezinbestekoa zelako malguagoak izatea. Izapidetzen ari ginen bitartean dagoeneko

igortzen genuen mezu hau, baina egungo pandemia egoerak erakutsi digu aldaketak

ustekabean gertatzen direla, eta prest egon behar dugula gertakari horiei aurre egiteko.

Horregatik oso modu baikorrean jaso dugu hain berria den lege baten aldaketa.

Orain are gehiago aintzat hartzen dugu lege honen idazketan era batera edo bestera

lagundu duten pertsona guztiek egin duten lana, Euskadiko Kooperatiben Goren

Kontseilua osatzen duten erakunde guztiek egindako ekarpenei garrantzia emanda

jardun baitute.

Eta legegintza testua garrantzitsua izanagatik, Glosa hau ere garrantzitsua da, ospe

handiko 25 legelarik parte hartu baitute. Guztiek ere zuzenbide kooperatiboan ezagutza

sakona dutela erakutsi dute, eta gai izan dira 165 artikuluei eta horien xedapenei

buruzko iruzkinak egiteko. Eskerrik asko guztiei, bihotz-bihotzez.

Egin duten lan xehe eta zorrotz horri esker, legearen testu artikulatuari egindako

iruzkinen laburpen hau argitara dezake Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak.

Testu hori ezinbesteko tresna izango da zuzenbideko profesionalentzat, kooperatibentzat

eta beren bazkideentzat, baita ikerketarekin zerikusia duten pertsona guztientzat ere.

Patxi X. Olabarria Furundarena

EKGK-ko lehendakaria

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!