20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BAZKIDEAK

dute (EKLren 20.2 artikulua). Epe horren barruan berariaz erantzuten ez badute, eskaera

onartutzat joko da. Beraz, irispidea izateko eskaera isilbidez onar daiteke; ezezkoa, berriz,

espresuki eman beharko da beti, eta arrazoitzeko eskakizun hori kooperatiben munduaren

ikuskera irekian oinarritzen da. Horren arabera, kooperatibak bere baitan onartu behar du

kooperatiban partaide izateko interesa duen edozein pertsona, eta, beraz, eskaera horri uko

egiten badio, eskatzailea erakundean onartu ez izanaren arrazoiak bidezkotu beharko ditu.

Horregatik, berariaz xedatzen da onarpenaren ukapena behar bezala arrazoitu behar dela,

kooperatibako kide izateko interesa duen eskatzailearen eskubideak behar bezala babestuta

gera daitezen. Gogoan izan behar dugu ez onartzea ezin dela egon xede sozialari lotutako

diskriminazio-motaren bat dakarten arrazoietan oinarrituta.

4.3.2.3. Eskatzailearen sarreraren onarpena edo ukapena aurkaratzeko prozedura:

bazkide-izaera eskuratzeko unea

EKLren 20.4 artikuluak arautzen du kooperatiban sartu nahi duen eskatzaileak sarbide hori

ukatzen dion erabakia zer-nolako prozeduraren bidez errekurritu behar duen , eta, inguruabar

horretan, eskatzaileak errekurtsoa jarriko du kooperatibak erabakia berrazter dezan. Horrela,

prozeduraren bermeak sendotzen dira, eskatzaileak bere eskubideak behar bezala babestuta

ikus ditzan. Kasu horietarako arautzen den prozeduraren urratsak kooperatibaren beraren

egituraren araberakoa izango da, errekurtso-batzordeari dagokion errekurtsoa aurkeztea izan

baitaiteke (EKLren 58. artikulua), baldin eta kooperatibak organo hori badu; bestela, organo

hori ez badu, errekurtsoa batzar orokorrari igorri beharko dio.

Denboraren ikuspegitik, komeni da azpimarratzea errekurtsoa hogei eguneko epean

aurkeztu beharko dela, ukatzeko erabakia jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita. Eta

errekurtso-batzordeak ebatzi beharko du, helegitea jaso eta hogeita hamar eguneko epean

edo egiten den hurrengo batzar orokorrean, hura denean errekurtsoa ebazteko organo

eskuduna; kasu horretan, bozketa isilpekoa izango da, bazkideek askatasun osoz eman ahal

izan dezaten gai korapilatsu horren gaineko botoa. Errekurtsoa ebazteko organoa edozein

dela ere, eskatzaileak jarduteko eskubidea izango du eta bere arrazoiak azaldu ahalko ditu

organo egokiaren aurrean, erabakia hartu aurretik kontuan har daitezen.

Bestalde, LKLren 20.5 artikuluan araututa dago kooperatibako bazkide berriren bat onartzearen

aurkako errekurtsoa jartzeko modua. Estatutuetan ezarritako bazkide-kopuruak egikaritu beharko

du errekurtso hori. Alde horretatik, zalantzagarria da sartzeko eskaera onartzea arrazoitu behar

ez izatea, isiltasun horrek errekurtsoaren aukerak mugatzen baititu, ez baitago jakiterik zergatik

onartu den. Eskatutako legitimazio aktiboaren oinarria dugu errekurtsoa bazkide-talde batek

aurkeztea, gutxieneko kopurua estatutuetan agertzen dela. Bazkide berri baten sarrera ukatzearen

aurkako errekurtsoan bezala, prozedura horretan ere erreklamazioa errekurtso-batzordeari

igorriko zaio, edo, kooperatibak halakorik ez badu, batzar orokorrari. Errekurtso hori egikaritzeko

epea hogei egunekoa izango da, onarpen-erabakia jakinarazten denetik hasita.

Azkenik, gaiaren kokapen sistematikoa oso egokia ez bada ere, PZLren 20.5 artikuluaren

bigarren paragrafoan ezarrita dago eskatzaileak bazkide izaera noiztik aurrera eskuratzen

67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!