20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BAZKIDEAK

4.3.2.2. Bazkide-izaera eskuratzeko betekizunak

Kooperatiba bateko bazkide izateko, kooperatiba sortzeko ekitaldian parte hartzea da

jatorrizko bidea. Bigarren bidea, berriz, EKLren 20. artikuluak jasotzen duena da, hots,

kanpoko pertsona batek kooperatibako bazkide izateko duen asmoa adierazteko prozedura.

Bigarren bide hori jarraian aztertuko dugu.

Estatutuetan ezarri behar da zer baldintza bete behar dituen pertsona batek kooperatibako

bazkide izateko, baina bazkideak hainbat izaeratakoak izan daitezke, kooperatiba-motaren

eta haren premien arabera. Lehenengoz eta bat, zenbait baldintza subjektibo edo pertsonari

datxezkionak eska daitezke; horrela, bazkideek ezaugarri jakin batzuk izan behar dituzte,

eta, batzuetan, ezaugarri subjektibo zehatz bat betetzeko ere eska daiteke. Bigarrenik,

gerta daiteke baldintza objektiboak eskatzea, hala nola eskatzaileak gaitasun profesional,

ondare-gaitasun edo bestelako gaitasun jakin bat izan dezala, kooperatibaren jardueraren edo

haren premien arabera, kasuan kasuko kooperatiba-motaren arabera. Azkenik, batzuetan,

bazkide-izaera lortzea eremu geografiko jakin bati lotuta egon daiteke, kooperatibak lurralde

zehatz batekiko harreman bereziagatik. Nolanahi ere, beste baldintza orokor batzuk ere

egon daitezke, legearen testuan ezarritakoak; esaterako, baldintza ekonomikoak, hala nola

nahitaezko ekarpena egitea eta, hala badagokio, sarrera-kuota ordaintzea. Betekizun horiek

bazkideak bete behar dituen baldintza beharrezkoak dira kooperatiban sartu ahal izateko, edo

kooperatiba-jarduera garatu ahal izateko betebeharra betetzea. Edonola ere, eskakizun horiek

guztiek borondatezko afiliazio edo kidetze irekiaren printzipioa errespetatu behar dute; izan

ere, kooperatibak haien zerbitzuak erabili nahi dituzten eta bazkide izateko erantzukizuna

onartzeko prest dauden pertsona guztiei irekita daudela aldarrikatzen du printzipio horrek eta

haren edukia estatutuen bidez zehazten da. Bestalde, bazkideen borondatea ere estatutuetan

adierazten da, eta kooperatiban parte hartzeko baldintzak zehazten dira, baina estatutuek ezin

dute inola ere diskriminaziorik eragin helburu sozialaren gainean. Horren haritik, NKAren

printzipio kooperatiboen arabera, ezin izango dute genero-, gizarte-, arraza-, politika- edo

erlijio-diskriminaziorik eragin.

EKLren 20. artikuluaren hirugarren paragrafoak jasota du onarpen-prozedura espezifikoa,

onarpena gardentasun osoz garatzen dela bermatzeko. Horrela, EKLren 20.3 artikuluaren

arabera, sartzeko eskaera idatziz egingo da eta, araudiak hala eskatzen ez badu ere,

kooperatibak eskatzaileari galdatzen dion informazioarekin batera aurkeztu ahalko da,

estatutuetako baldintzak betetzen dituen egiaztatzeko eta erabakia ahalik eta erabakitzeelementu

gehienetan oinarrituta hartzeko. Kooperatibak eskubidea du eskatzaileak

erakundeko kide izateko beharrezko baldintzak betetzen dituen arretaz aztertzeko, eta

haren ezaugarriak eman behar duen kooperatiba-jardueraren berezitasunekin bat datozen

egiaztatzeko. Kooperatibako “sarbide-kontrol” hori ez dago kontraesanean mota honetako

erakundeek duten antolaera-mudu irekiarekin; izan ere, eskaeraren aurretiko azterketaren

bidez, hain zuzen ere, ziurtatu nahi baita eskatzailea kooperatiban sartzea egokia dela

erakundeak bere helburuak lortzea izan dezan.

Kooperatibaren administratzaileei dagokie eskaera onartzeko edo ukatzeko erantzukizuna.

Horregatik, arrazoizkoa da eskaera beraiei igorri behar zaiela ezartzea, eta administratzaileek,

gehienez ere hirurogei eguneko epean, jasotako eskaerari buruzko ebazpena eman beharko

66

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!