20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BAZKIDEAK

5.– Onartzeko eskariaren onarpena errekurritu ahal izango da errekurtso-batzordean

edo, halakorik ez badago, egiten den lehenengo batzar orokorrean, baldin eta

estatutuek finkatutako bazkide kopuruak errekurritzea eskatzen badu. Estatutuetan

zehaztu beharko da zer epe dagoen errekurtsoa jartzeko, baina ezin izango da hogei

egun baino gehiago luzatu, erabakia jakitera ematen denetik aurrera kontaturik.

Bazkide izatea etenda geratuko da onarpenaren aurkako errekurtsoak jartzeko

epea igaro arte edo, errekurtsoa jarrita badago, errekurtso-batzordeak edo, hala

badagokio, batzar orokorrak ebatzi arte. Errekurtso-batzordeak hogeita hamar

eguneko epea izango du ebazpena emateko; batzar orokorrak, berriz, egiten duen

lehenengo bileran ebatzi beharko du, isilpeko bozketa bidez. Bi kasu horietan

nahitaezkoa izango da interesdunari aldez aurretik entzutea.

4.3.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

EKLren 20. artikulu berriak ez du berrikuntza berezirik aurreko araudiarekin alderatuta.

Haren edukia ia guztiz bat dator lehen indarrean zegoen araudiak xedatutakoarekin, garrantzi

txikiko aldaketa batzuk bazter utzita: manuaren edukia hobeto ulertzeko egin diren moldaketa

sintaktiko batzuk eta testu berria nahitaezko hizkuntza inklusiboaren araberako egokitzapena

artikulu guztietan.

EKLren 20. artikulu berriak dakarren zehaztapen bakarra hauxe da: onarpena ezin izango

da ukatu zuzeneko edo zeharkako edozein diskriminazio eragiten duten arrazoiengatik; ildo

horretan, kooperatiba batean sartu nahi zuen eskatzaile bati onarpena ukatzeko diskriminazioa

deskribatzen zuten arbitrarioa edo ez-zilegia izenondoak ezabatu dira.

Horrez gain, nabarmentzekoa da, kooperatiban sartzeko eskaera onartzeari uko egitearen

garrantzia azpimarratze aldera, berariaz eta lehen indarrean zegoen araudian baino argiago

adierazten dela onarpen horren aurkako erabakia arrazoitu egin beharko dela, ingurumari

horretan, kooperatiban sartzeko aukera murrizturik duen eskatzailearen interesak behar

bezala bermatzeko.

4.3.2. Iruzkin nagusia eta esanahi praktikoa

4.3.2.1. Sarrera

EKLren 20. artikuluak ezarrita dauka kooperatiba bateko kide izateko interesa duen

pertsona batek eskaera zer prozeduraren bidez egin behar duen, entitatearen barruan onartu

ahal izateko, bai eta eskaera horri kooperatibak nola erantzun behar dion ere, erantzun horren

emaitza edozein dela ere. Era berean, kooperatibaren ebazpen horren aurkako errekurtsosistema

finkatu da, baldin eta eskatzailea ados ez badago hura onartzeari uko egitearekin, edo,

bestela, eskatzaile hori bazkide gisa onartzearekin bat ez datorren gutxieneko bazkide-kopurua

dagoenean. Azkenik, onartutako eskatzailea bazkide bihurtzen deneko une zehatza argitu da,

interes praktiko handiko alderdia baita, horrek dakartzan ondorio garrantzitsuengatik.

65

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!