20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BAZKIDEAK

Bigarren mailako edo hortik gorako kooperatibetan, bazkide fundatzaileen artean,

gutxienez bi kooperatiba izan beharko dituzte. Sakon aztertzeari kalterik egin gabe, EKLren

147. Artikulua aletzen dugunean, era berean, aldarrikapen orokor horretan ez dago inolako

mugarik, eta bigarren mailako kooperatiba baten atal izan daiteke edozein motatako

kooperatiba, modalitate espezifikorik nahitaez eduki behar ez dutela.

4.2.2.3. Bazkideen sailkapena

EKLren 19. artikulu berriaren edukiak badakar kooperatiba bateko kide izan daitezkeen

bazkideen sailkapena, egon dauden bazkide-modalitateak sistematizatzeko helburuz.

Sistematizazio hori jarduera kooperatibizatuaren gauzatze-mailaren arabera egiten da.

Ildo horretan, badira hainbat bazkide-modalitate, lehendik ere Kooperatiben Legearen

erregelamenduan onartuta zeudenak, baina ondorio sistematikoak izateko laburbildu direnak,

kooperatiba bateko kide izateko modalitateen irudi osoa eskaintzeko. Hala ere, badaude

sailkapen horretan sartzen ez diren beste bazkide-mota batzuk, hala nola iraupen jakineko

bazkideak (EKLren 26.2.2. artikulua) edo bazkide langileak (EKLren 103. artikulua).

Lehenik eta behin, kooperatiba-bazkideak aipatu dira, hau da, kooperatibaren xedea

mugarik gabe kooperatibako kide egiten dutenak. EKLren 19. artikuluaren hirugarren

paragrafoak berak zehazten du, kooperatibaren jardueran benetan parte hartzearekin lotura

zuzena duten bazkideak diren pertsona fisiko edo juridikoak kategoria horretakoak direla

adierazita. Kooperatibako ohiko bazkideak edo bazkide arruntak izango lirateke.

Bigarrenik, bazkide ez-aktiboak edo ez-erabiltzaileak eta eszedentzian dauden bazkideak

aipatu dira, haien lege-araubidea berariaz jasota baitago EKLren 31. artikulu berrian.

Bazkide-modalitate horiek aukera ematen diete kooperatiba-jarduera garatzen ez duten

baina kooperatibarekin sozietate-lotura izan nahi duten bazkideei. Horrela, kooperatibako

bazkide gisa finkatzen dira, ondorio guztietarako, bazkide ez-aktiboak, ez-erabiltzaileak eta

eszedentzian daudenak. Finkapen horrek manu horretan dauden bazkide-modalitate guztiak

sartzeko xedeari erantzuten dio.

Hirugarrenik, bazkide kolaboratzaileak ageri dira, hau da, kooperatibaren xede soziala

erabat gauzatu ezin duten pertsona fisiko edo juridikoak, baina, nolabait ere, xede hori

lortzen lagundu dezaketenak. Kooperatibaren estatutuetan dago araututa halakoen araubide

juridikoa, eta koperatibaren estatutuetan araututa ez dagoenari dagokionez, alderdiek

hitzartutakoaren arabera. Nolanahi ere, mota horretako bazkideek ezin izango dute

botoen herena baino gehiagoren titular izan, ezpada, kooperatiba-sozietateak edo horiek

kontrolatutako erakundeak badira, ez batzar orokorrean, ez eta artezkaritza-kontseiluan ere,

inoiz ere gehiengoa izan ez dezaten eta kooperatibaren patuari buruz erabakitzeko moduan

egon ez daitezen. Muga horren esangura da kooperatibak beti egon behar duela bazkide

laguntzaileen esku; izan ere, haiek baitira jarduera kooperatibizatuaren garapenean zuzenean

parte hartzen dutenak, eta horren ondorio zuzena da bazkideen gainerako kategoriak beti

izan behar direla bazkide laguntzaileena baino txikiagoak. Ildo horretan dihardu EKLren

37.4 artikuluak, hauxe adierazita: bazkide laguntzaileen, ez-aktiboen edo ez-erabiltzaileen,

eszedentzian dauden bazkideen eta iraupen mugatuko lotura duten bazkideen guztizko botokopurua

ezin izango da kooperatibaren guztizko botoen erdia baino handiagoa izan.

63

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!