20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

XEDAPEN OSAGARRIAK

Arau baten indarraldiaren hasiera argitalpen ofizialak zehazten du, eta hori legeak era

formalean argitaratzeko printzipioaren ondorio da. Printzipio hori 1978ko Konstituzioaren

9.3 artikuluan jasota dago. Artikuluak ezartzen duenez, “Konstituzioak arauen publizitatea

bermatzen du”.

Egitate edo une horretatik abiatuta, legeak berehala edo geroratuta hasi ahal izango dira

indarrean, bigarren kasu horretan, era ofizialean argitaratzen direnetik, legeek ezartzen

duen denbora-tartea igaro ondoren −vacatio legis moduan ezagutzen dena−.

33.4.5.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

1/1982 Legeak (azken xedapenetako zortzigarrena) ezarri zuen EHAAn argitaratu eta

hurrengo egunean jarriko zela indarrean. 4/1993 Legeak (azken xedapenetako lehenengoa),

berriz, 30 eguneko epea ezarri zuen horretarako.

33.4.5.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Xedapen honek hogeita hamar eguneko epea ezarri du –vacatio legis–, EHAAn argitaratzen

denetik aurrera indarrean jartzeko.

Ondorio horietarako, epe bat ezartzeak legea ezagutzea erraztu egiten du (gutxienez,

legearen esanahia edo haren ildo nagusiak), argitaratzen denetik indarrean jartzen den arte,

batez ere, bertan jasotako arauek zuzenean eragindakoen partetik.

Legea berehala indarrean ez hastea, geroratutako epean baizik (hogeita hamar eguneko

epean, hain zuzen ere) alderdi onuragarria delakoan gaude.

625

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!