20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

XEDAPEN OSAGARRIAK

64/1999 Dekretua, onura publikoko kooperatiba-sozietateei buruzko prozedura eta

betekizunei buruzko erregelamendua onartzen duena. Dekretu horren xedea da, hain zuzen

ere, kooperatiba-sozietateak onura publikokotzat deklaratzeko prozedura eta betekizunak

arautzea.

33.4.4. Azken xedapenetako laugarrena: Legea aplikatzea eta garatzea

1.– Eusko Jaurlaritzan lan-arloaren eskumena duen sailburuak proposatuta, Eusko

Jaurlaritzak arauak eman ahal izango ditu lege hau aplikatzeko eta garatzeko.

2.– Lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzak sozietate

kooperatiboen erregistroari buruzko erregelamendu berri bat onartuko du.

Erregelamendu horrek espresuki aurreikusi eta erregulatuko du nola izapidetu

elektronikoki erregistro-espedienteak, eta erregistro-eragiketak sinplifikatuko ditu,

betiere zaindu beharreko segurtasun juridikoa zainduz, interesdunekiko harremanak

errazteko; batez ere, inskripzioak eta inskripzioekin lotutako egintzen gordailua,

kontsultei erantzuteko modua eta publizitate formala errazteko.

3.– Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Eusko Jaurlaritzak kooperatibak

zehatzeko prozedura onartuko du, zeina lege honen 149. artikuluan aurreikusten den,

Administrazioaren zehapen-araubidea aplikatzeko legeriaren eta haren printzipio

eta bermeen arabera.

4.– Euskadiko Kooperatiben Erregistroarekin eta Euskadiko Kooperatiben Goren

Kontseiluarekin koordinatu eta gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko

organo eskudunek arauak eman ahal izango dituzte kooperatibei datuak eskatzeko

estatistika-ondorioetarako, betiere estatistika-arloko legerian ezarritakoaren

arabera.

33.4.4.1. Sarrera

Legeek dakarten erregulazioa, sarritan, orokorregia da eta, horregatik, arauketa hori

osatzen edo garatzen duten maila txikiagoko arauak behar izaten dituzte benetan aplikatzeko.

Hori dela eta, legeek eurek aurreikusi ohi dute, eta kasu askotan xedatzen, legea indarrean

jarri ondoren, legearen xedea eta helburuak betetzeko arauak eman daitezen. Arau horiei

erregelamendu betearazle deritze, eta administrazioak ematen ditu erregelamenduak egiteko

ahala erabiliz, legeari lotuta eta kontrol judizialaren eraginpean jarrita.

Estatuaren autonomia-egituraren ondorioz, autonomia-erkidego bakoitzak baditu bere

gobernu-organoak, zeini dagokion erregelamendu-ahalmen eta guzti. EAEren kasuan, Eusko

Legebiltzarraren ekainaren 30eko 7/1981 Legeak, Jaurlaritzaren Legeari buruzkoak, hauxe

dio 18. artikuluan (legearen jatorrizko testua ageri da):

“Honako hauek dagozkio Jaurlaritzari:

Eusko Legebiltzarretikako Legeak eginbideratzeko eta egiteratzeko Araudiak

Dekretoz onartzea, eta baita Erresuma-Legeei dagozkienak ere Autonomia-

Estatutoaren, eskuematearen edo aginte-eskuraketaren ondorioz agintea egiteratzea

Elkarte Autonomiadunari dagokionean”.

621

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!