20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

XEDAPEN OSAGARRIAK

Sozietatearen egoitzari dagokionez, legearen 3. artikuluak honako hau dio:

“Kooperatibaren egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egongo

da, bazkideekiko jarduerak ohikotasunez egiten dituen lekuan edo administraziokudeaketa

eta enpresa-zuzendaritza dauden lekuan”.

Egoitzaren helbidea finkatzeari dagokionez, 27/1999 Legearen 3. artikuluak honako hau dio:

“Kooperatiba-sozietateak egoitza soziala Espainiako lurraldean finkatuko du, bere

jarduera nagusiki gauzatzen duen edo bere kudeaketa administratiboa eta zuzendaritza

dauden lekuan”.

Era berean, aintzat hartu behar da Legearen 13.1 artikuluak ezarrita duela estatutuetan jaso

beharreko alderdien artean egon behar direla sozietatearen egoitza eta kooperatiba-jarduera

nagusiaren lurralde-eremua.

33.4.1.4 Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatiba-jarduera, Euskadin ez ezik, beste autonomia-erkidego batzuetan ere gauzatzen

bada, kontuan hartu beharko da arestian aipatutako estatuko Kooperatibei buruzko 27/1999

Legearen 2.a) artikuluak xedatutakoa.

33.4.2. Azken xedapenetako bigarrena. Beste kooperatiba mota batzuk

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak nahitaezko txostena eman eta gero, Eusko

Jaurlaritzak, lan-arloaren eskumena duen sailburuak proposatuta, kooperatiba mota

berriak erregulatu ahal izango ditu, eta, haien berezitasun sozioekonomikoetan oinarrituta,

arau bereziak ezarri ahal izango ditu, lege honetan ezarritako printzipioak eta ezaugarriak

errespetatuz.

33.4.2.1. Sarrera

11/2019 Legean, kooperatiba-motei buruzko erregulazioa irekia da, eta horrek esan nahi

du aurreko araudiari jarraitu diola, 1/1982 Legeak (65. artikulua) nahiz 4/1993 Legeak (98.1

artikulua) numerus apertus delako sistema hori baliatu baitzuten.

33.4.2.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

11/2019 Legeak aurreko legeriak ez zekartzan kooperatiba-mota berriak arautu ditu: junior

kooperatibak (132. artikulua) eta enpresak sustatzeko kooperatibak (135. artikulua).

33.4.2.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Xedapen honen edukia legearen 102.1 artikuluak dakarrenarekin lotu behar dugu. Horren

arabera, “Kooperatibak sortzeko, oinarritzat hartu beharko dira kapitulu honetan arautzen

diren kooperatiba motak. Nolanahi ere, bestelako kooperatibak ere eratu ahal izango dira,

estatutu-bidez, baldin eta argi eta garbi zehazten bada zein den kooperatiba-jarduera

eta kooperatiban parte hartu behar duten bazkideen posizio juridikoa. Kasu horretan,

618

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!