20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BAZKIDEAK

pribatuak, kooperatibaren helburu soziala bete-betean aurrera eramaterik ez

badute ere helburua lortzen lagun dezaketenak. Kooperatibaren estatutuetan

erabakitakoaren arabera arautuko dira haien eskubide eta betebeharrak;

estatutuetan aurreikusi gabeko guztirako, berriz, aldeen artean hitzartutakoa beteko

da. Bazkide horien multzoak ezin izango du, ez batzar orokorrean, ez artezkaritzakontseiluan,

botoen herena baino gehiago izan, salbu eta sozietate kooperatiboak

direnean.

Bazkide laguntzaileek eskubidea izango dute partaidetza izateko kooperatibaren

emaitzetan, jarduera kooperatibizatuan duten partaidetzaren arabera, betiere

estatutuetan espresuki horrela jasotzen bada edo batzar orokorrak hala erabaki, eta

artezkaritza-kontseiluak espresuki formalizatzen badu.

Bazkide laguntzaileak kooperatiba mistoekiko bakarrik hartuko dira bazkide

kooperatzailetzat.

6.– Kooperatiba mistoetako gutxiengoko bazkideak dira sozietate-zatien titular izanik

boto-eskubidea duten bazkideak.

7.– Administrazio publikoek eta haien mendeko ente instrumentalek ere bazkide izateko

aukera izango dute, kooperatibaren helburua bada entitate horien zerbitzuei lotutako

zerbitzuak ematea edo jarduerak egitea, betiere prestazio horiek ez badute ekartzen

edo eskatzen agintaritza publikoaren egikaritza.

4.2.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

EKL berria 1993ko ekainaren 24ko aurreko araudiarekin alderatzen bada, honako

berrikuntza hauek aipatu behar dira oraingo EKLren 19. artikuluaren ildoan:

a) Bigarren paragrafoa txertatu da berriren berri, bazkide-motak sailkatzeko, eta

honako hauek jaso dira bertan: bazkide laguntzaileak, bazkide ez-aktiboak edo

ez-erabiltzaileak eta eszedentzian dauden bazkideak, bazkide laguntzaileak eta,

kooperatiba mistoetan, botoa duten alderdi sozialen bazkide titularrak. Bazkidemodalitate

desberdinak dira, lehendik ere aitortuta zeudenak, baina kasuan kasuko

manuaren barruan jaso dira, ondorio sistematikoak izateko, kooperatiba batean izan

daitezkeen bazkide-modalitateen irudi osoa eskaintzearren. Horrela, kooperatiba

batean parte har dezaketen bazkide-modalitateak ageri dira, kooperatiba bakoitzak

izan ditzakeen ezaugarri bereziei kalterik egin gabe.

Legeari lotu zaizkio EKLren erregelamendua onartzen duen EKLEren 2. artikuluak

araututako bazkide-modalitateak. Hala ere, berritasun gisa txertatu da eszedentzian

dagoen bazkidea; hori sartuta, badirudi edozein kooperatiba-motatara hedatu nahi

dela haren presentzia.

b) Bigarren berritasunaz denaz bezainbatean, aipatu behar da hirugarren lerroalde berria

gehitu dela, horretan, bazkideen modalitateak adierazi ondoren, haien araubide

juridikoa definitu da. Hala, bazkideen modalitate bakoitzaren erregulazioa manu

desberdinetan agertzen den arren, egokitzat jo da kooperatiba batean onar daitezkeen

bazkideen modalitateak definitzea, manu hori emateko asmo sistematikoari jarraituz.

60

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!