20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

XEDAPEN OSAGARRIAK

“Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten kooperatiba guztiei

aplikatuko zaie, kooperatibaren xedea zehazten duten kooperatibaren barne-harremanak

-hau da, kooperatibak bazkideekin dituen harremanak-, Euskal Autonomia Erkidegotik

kanpo gauzatzen dituztenei izan ezik, esandako lurralde horretatik kanpo hirugarrenekiko

harreman juridikoak lantzeari edo jarduera instrumentalak zein pertsonalak egiteari

kalterik egin gabe”.

Euskadiko Kooperatiben Legea aldatu zuen ekainaren 29ko 1/2000 Legeak xedapen hori

berridatzi zuen, hogeita hirugarren artikulua dela bide, eta honako hau ezarri zuen:

“Hogeita hirugarren artikulua.– Idazkera berria eman zaio ekainaren 24ko Euskadiko

Kooperatiben 4/1993 Legeko bigarren azken xedapenari, eta honela idatzi da:

«Bigarren azken xedapena.– Aplikazio-eremua.

Baltzu-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten kooperatiba-elkarte guztiei

ezarriko zaie lege hau, baldin eta, uztailaren 16ko Kooperatiben 27/1999 Legeko 2

A artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lurralde horretan betetzen badute nagusiki

beren jarduera kooperatibizatua»

Lege horrek aipaturiko Kooperatibei buruzko 27/1999 Legearen 2.a) artikuluak dioena

kontuan hartu behar da. Hauxe dio:

“Lege hau honako hauei aplikatuko zaie:

a) Beren kooperatiba-jarduera hainbat autonomia-erkidegotako lurraldean garatzen

duten kooperatiba-sozietateei, horietako batean jarduera nagusia denean izan ezik”.

Azkenik, gaur egungo legea ondu da. Lege horren azken xedapenetako lehenengoak, orain

aipatuko dugunak, 4/1993 Legearen azken xedapenetako bigarrenaren eduki berdina dakar,

1/2000 Legeak emandako bertsioan.

33.4.1.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Xedapen honek 11/2019 Legearen aplikazio-eremua zedarriztatu du estatuko Kooperatiben

Legean ezarritakoarekin bat etorriz (27/1999 Legearen 2.a artikulua). Orain iruzkintzen ari

garen xedapenaren edukia horren emaitza da.

Bi manu horiek, autonomikoa eta estatukoa, batera irakurrita, agerian geratzen da euskal

legea aplikatu ahal izateko bete behar diren osagai erabakigarriak honako bi hauek direla,

eta bi-bien esanguran, erakundea lurralde jakin batekin lotzen da, kasu honetan, EAEko

lurraldearekin:

1.- Kooperatiba-jarduera EAEko lurraldean garatzea, han bakarrik edo, zenbait autonomiaerkidegotako

lurraldean garatzen bada, nagusiki garatzea.

Kontuan hartu behar dugu “kooperatiba-jardueraz” dihardugunean, kooperatibak

bazkideekin egiten duen ohiko jarduera esan nahi dela (kasurako, etxebizitzen sustapena,

lana, irakaskuntza…), eta horrek kalterik egiten ez diola kooperatibak esandako lurraldeeremutik

kanpo gauzatzen dituen jarduera instrumentalei eta hirugarrenekiko eragiketei.

2.- Kooperatibaren sozietate-egoitza EAEn egotea.

617

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!