20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

XEDAPEN OSAGARRIAK

33.2.2.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Xedapen honen xedea da aurreko araudiaren arabera eratutako (kalifikatutako eta

inskribatutako) kooperatiben estatutuak zein egoeratan geratzen diren arautzea, zehatzago

esanda, egungo legearen aginduzko arauen aurka egon daitezkeen alderdiei dagokienez.

Xedapen hori ulertzeko abiapuntua da indarreko legeak lehentasuna duela estatutuen

gainetik, arau-hierarkiaren printzipioaren arabera. Ondorioz, estatutu horiek ez dute baliorik

izango, eta, beraz, ezin izango dira aplikatu unean uneko aginduzko lege-arauen aurka

doazenean, nahiz eta lege hura indarrean egon estatutuak arau juridiko gisa eratu zirenean

edo geroago indarra hartu.

Gai horri dagokionez, xedapen honek bi gauza ezarri ditu:

1.- 11/2019 Legearen aginduzko arauen nagusitasuna indargabetutako legearen

babespeko estatutu-arauen gainetik. Horren ondorioz, aurretik zeuden estatutuen

edukia “ezin izango da aplikatu lege honetan xedatutakoaren kontra”.

2.- “Sozietate kooperatiboek beren estatutuak berrikusi eta egokitu beharko dituzte lege

honetan jasotako agindu-izaera duten arauetara”; horretarako, 2023ko abenduaren

31ra arteko epea ematen zaie epea emango zaie.

Kooperatiba batek betebehar hori betetzen ez duen kasuetan, ezarritako ondorioa dugu

sozietatearen agiririk erregistroan inskribatzea debekatzea, honako salbuespen hauekin:

“lege honetara egokitzeko erabakia;administratzaile, kudeatzaile, zuzendari nagusi

edo likidatzaile diren pertsonen kargu-uzteen edo dimisioen gaineko tituluak; botereen

errebokatzea edo uko-egitea; sozietatearen transformatzea edo desegitea; likidatzaileen

izendapena; sozietatearen likidatzea edo azkentzea, eta aginte judizial edo administratiboak

agindutako idazpenak”.

33.3. Xedapen indargabetzailea: Aurreko legeria indargabetzea

Indargabetuta geratzen dira 4/1993 Legea, ekainaren 24koa, Euskadiko Kooperatibena;

6/2008 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskadiko Kooperatiba Sozietate Txikiei buruzkoa, eta hemengo

lege honetan ezarritakoaren kontra dauden maila bereko edo apalagoko gainerako arauak.

33.3.1. Sarrera

Espainiako Errege Akademiaren hiztegi juridikoaren arabera, indargabetzea “indarrean

dagoen arau bat ondoriorik gabe uztea” da. Esandako ekintza eta horren ondorioa ondoko

arau-xedapen bat onartzean sortzen dira; xedapen hori indargabetzen denaren maila berekoa

edo goragokoa izango da, eta hura, osorik edo zati batean, ordenamendu juridikotik

kanporatuko du.

Indargabetzea esanbidezkoa edo isilbidezkoa izan daiteke. Esanbidezkoa da xedapen berriak,

indarrean jartzearen ondorioz, indargabetuta zein geratzen diren berariaz adierazten duenean,

eta isilbidezkoa da aurreko eta ondoko arau baten arteko kontraesanagatik gertatzen denean,

arau-maila berekoa edo handiagokoa izateagatik, aurrekoaren gainetik egon behar baitu.

Isilbidezko indargabetzeari dagokionez, Auzitegi Gorenak (Zibila) honako hau adierazi

zuen 1996.10.31ko 881/1996 epaian: “Kode Zibilaren 2.2 artikuluan (1889/1 EDL)

614

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!