20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

XEDAPEN OSAGARRIAK

kooperatiben espedienteak orain arte indarrean zeuden xedapenen arabera izapidetu eta

ebatziko dira, hirugarren xedapen iragankorraren 2. zenbakian ezarritakoari kalterik egin

gabe”.

Aurreko legearen hirugarren xedapen iragankorraren bigarren zenbakiak ondorio

larriak ezarri zituen –eskubide osoko desegitea, erregistro-idazpenak ofizioz ezereztea eta

erantzukizuna larriagotzea–, kooperatibek estatutuak lege berriaren arabera adierazitako

epearen barruan egokitu ezean aplikatzekoak.

Oraingo xedapenak, aurreko araudiaren aldean, bi berritasun ekarri ditu: lehenik eta behin,

zehapen-espedienteei buruzko arau berezia gehitu da.

Bigarrenik, desagertu egin da estatutuen egokitzapena arautzen duen arauaren inguruko

aipamena. Lege berriak xedapen iragankor bat ere eskaini dio estatutuen egokitzapenari,

baina hemen ez da horretarako igorpenik egin.

33.2.1.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Espedienteei dagokienez, izapideak hasten diren unean zehaztuko da zer xedapenek zer

izapide arteztuko duten eta zer ebazpenek ebatziko duten, eta hasierako unean indarrean

daudenak aplikatu beharko dira. Hau da, 4/1993 Legea (eta 6/2008 Legea, kooperatibasozietate

txikien kasuan) indarrean zegoen bitartean hasitako espedienteak eta 11/2019 Legea

indarrean hasi denetik izapidetzen ari direnak aurreko araudiaren arabera arautuko dira.

Zehapen-arloari dagokionez, xedapen honek haren ohiko berezitasuna jaso du, aurreko

paragrafoan ezarritako arau orokorra gai horri aplikatzea salbuetsita; horren ordez, kalifikatu

eta zehaztu gabe dauden jokabide eta zehapenetarako arau-printzipiorik mesedegarrienaren

aplikazioa ezarri du. Beraz, jokabidea egin deneko edo zehapen-espedientea hasteko edo

ebazteko unean indarrean zegoen xedapena edozein izanda ere, arau-hausteari lotutako

ondorioak zehazteko aplikatu beharreko araua izango da arau-hauslearentzat onuragarriena

dena.

Printzipio hori modu baketsuan jasota dago Auzitegi Gorenaren nahiz Konstituzio

Auzitegiaren jurisprudentzian, esaterako, Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzien

Salaren 2008.03.26ko epaian (927/2008 zenbakia). Hona hemen:

“Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziak, a sensu contrario arrazoituz, aldekoak ez

diren xedapen zehatzaileen eta Konstituzioaren 9.3 artikuluan islatu den debekutik abiatuta,

geroko lege zehatzaile mesedegarrienen atzeraeraginaren printzipioa landu du. Irizpide

hori, oro har, 30/1992 Legearen 128.2 artikuluak onartu du, eta haren arabera, xedapen

zehatzaileek atzeraeragina izango dute, ustezko arau-hausleari mesede egiten diotelako”.

33.2.2. Bigarren xedapen iragankorra: Egungo estatutuak aplikatzea

Orain indargabetzen diren arauen babesean kalifikatu eta inskribaturiko sozietate

kooperatiboen estatutuen edukia ezin izango da aplikatu lege honetan xedatutakoaren

kontra.

612

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!