20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

XEDAPEN OSAGARRIAK

33.1.9.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

4/1993 Legearen 144.3 artikuluak hauxe ezarri zuen:

“3.- Kooperatiben federazioek konfederazioak eratu ahal izango dituzte.

Konfederazio batek, gutxienez, erregistratutako Euskadiko kooperatiben federazioen

ehuneko hirurogei biltzen baditu, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa deituko zaio”.

Eta laugarren xedapenaren 1. atalak ondokoa:

“Kooperatiben asoziazionismoaren araubide iragankorra.

1.- Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eratzen ez den bitartean, Euskadiko

Kooperatiben Goren Kontseiluak izango du kooperatiben eta haien erakundeen

ordezkaritza gorena”.

4/1993 Legea indarrean hasi zenean ez bezala (une hartan, ez zegoen Euskadiko

Kooperatiben Konfederaziorik), gaur egungo legea sortu da erakunde konfederal berezi hori

(“KONFEKOOP”) eratuta dagoela.

Hori dela eta, indargabetutako legeak esandako erakundea eratzeko arauzko oinarria eman

zuen eta egungo legeak, 11/2019 Legeak, jardun betean dabilen izakundetzat hartu du.

33.1.9.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Xedapen horren iruzkina halabeharrez egin behar da 164.3 artikuluak dakarren edukia

aintzat hartuta; lehen esan dugun bezala, artikulu horretara egin behar da igorpena, ez, ordea,

oker eginda dagoen 153.3 artikulura.

Konfederazio berezi hori ezaugarritzen duen betekizuna zehazteko helburuz, 164.3

artikuluak kooperatiben federazioak eta konfederazioak biltzen dituen kooperatiben kopurua

(erregistratuta dauden Euskadiko federazio guztien % 60, gutxienez) darabiltza, baina orain

iruzkintzen ari garen xedapenak aukera ematen (eta ezartzen) du “Euskadiko Kooperatiben

Konfederaziotzat” har daitekeela, federazio-izaera izanik eta federazioen bat-egitearen

emaitza izanik, ehuneko berbera (% 60) biltzen duen erakundea –ez federazioen ehuneko 60,

alegia, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dauden kooperatiben ehuneko 60

(jarduera erregistroaren aurrean egiaztatuta dutela)− edo bat-egitearen ziozko konfederaziora

batutako kooperatibetako bazkideen kopurua, gutxienez, ehuneko hori duen erakundea,

arestian aipaturiko erregistroan inskribaturik eta jardunean ari diren kooperatibetako

bazkideen guztikoaren aldean.

Gainera, xedapen horren arabera, erakunde bat ezin izango da “Euskadiko Kooperatiben

Konfederaziotzat” hartu, baldin eta lehendik beste konfederazio bat badago, 164.3 artikuluak

jasotako baldintzei jarraiki.

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioari “KONFEKOOP” deritzo gaur egun. Haren

eginkizun nagusia da erakundeen ordezkaritza, federazioen eta, azken batean, kooperatiben

interesen defentsa eta sustapena.

“KONFEKOOP” 2006ko abenduaren 12an sortu zen, “Erkide” izenarekin, “Federazio”

izaerari lotuta eta Euskadiko lan elkartuko, irakaskuntzako eta kredituko kooperatiben

federazioen bat-egitearen ondorioz. Beraz, 4/1993 Legearen babesean eratu zen, eta egungo

610

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!