20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

XEDAPEN OSAGARRIAK

duten pertsonen eskura eduki beharko du. Eredu horren prestaketa 6/2008 Legean

ere ezarri zen, hirugarren xedapen gehigarrian. Ereduan, besteak beste, honako gai

hauek jaso beharko dira: lege honetan araututakoaren arabera, administrazio- eta

ordezkaritza-organoa eratzeko aukeratu daitezkeen aldaerak.

Legearen 137.4 artikuluak ezarri du kooperatibaren eratze-eskritura eta estatutuak

kalifikatzeko eta inskribatzeko epea laburtu egingo dela eredu hori erabiliz gero; hala,

gehienez ere, bost egunekoa izango da epea, hamar egunekoa izan beharrean.

33.1.9. Bederatzigarren xedapen gehigarria

Lege honen 164.3 artikuluan aurreikusitakoa gorabehera, kooperatiba-federazioek bat

egiten badute federazio-entitate berri bat sortuz, entitate hori Euskadiko kooperatiben

federazioa izango da baldin eta:

1.– Elkartzen baditu Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dauden eta

jarduera egiaztatuta duten kooperatiben ehuneko hirurogei baino gehiago, edo

kooperatiba horietako bazkide kopurua handiagoa edo berdina bada erregistro

horretan inskribatuta dauden eta jardunean ari diren kooperatibetako bazkide

guztiekiko.

2.– Ez badago beste entitate konfederalik aipatu artikuluaren arabera sortuta.*

33.1.9.1. Sarrera

164.3 artikuluak ezarri du honako hau:”

“Kooperatiba-federazioek konfederazioak sortu ahal izango dituzte.

Konfederazio batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden kooperatibafederazioen

ehuneko hirurogei elkartzen badu gutxienez, «Euskadiko Kooperatiben

Konfederazioa» izango da haren izena»”.

Xedapen hori eta xedapenari lotutako artikulua kooperatiben asoziazionismoaren eremuan

kokatu behar dira.

Eremu horren barruan, orain iruzkintzen ari garen xedapenak arautu duena, 164.3

artikuluarekin batera, garrantzi bereziko erakunde konfederala da (ez konfederazio

bat, besterik gabe), hots, “Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa”, eta, ildo horretan,

kooperatiben konfederazio batek izaera hori eta eduki eta horrela izendatzeko baldintzak

ezarri dira.

Izaera hori edukitzearen garrantzia bada Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa dela

EKGKn kooperatiben ordezkaritza duen erakundea, eta ordezkaritza hori, gainera, gehiengoa

izango da organo horretan (legearen 165. artikulua).

* Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 legea aldatzeko urriaren 7ko 5/2021 Legearen

zazpigarren artikuluaren araberako idazketa

609

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!