20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

XEDAPEN OSAGARRIAK

33.1.5. Bosgarren xedapen gehigarria: Tratu-berdintasuna enpleguaren sustatze- eta

finkatze-arloan

Enplegua sortzeko edo finkatzeko pizgarriei buruzko arauak ezartzean eta egikaritzean,

debekatuta dago lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak eta beste edozein

kooperatiba motatako lan-bazkideak diskriminatzea. Hori horrela, Euskal Autonomia

Erkidegoak, enpleguak sortzeko eta finkatzeko dituen eskumenetan oinarrituta, besteren

konturako langileentzat ezartzen dituen arau eta pizgarri guztiak aplikatuko zaizkie.

33.1.5.1. Sarrera

Kooperatiben arloa oso zutabe garrantzitsua da euskal esparruko egitura sozioekonomikoan,

eta kooperatibak funtsezko erakundeak dira gizartearen garapen ekonomiko

iraunkorrarentzat.

Euskadin, Gizarte Ekonomiari buruzko Estatistikaren 2018ko ekitaldiko azken txostenaren

eta 2019ko aurrerapenaren arabera (2020ko ekainean aurkeztu zen), gizarte-ekonomiari

lotutako 2.500 enpresa daude, eta horietatik 1.800 kooperatibak dira. Enpresa horietan,

urteko enplegu baliokideak 53.390 dira (EAEko gizarte-ekonomiako enpleguaren % 88

baino zertxobait gehiago). Kopuru horrek esan nahi du kooperatibetan erabilitako enplegua

% 7 hazi dela 2016-2018 biurtekoan.

Kooperatiba-sozietateetako enplegua euskal gizarte-ekonomiaren berezitasunetako bat da.

2018ko kopuruei erreparaturik, esan dezagun , 36.491 bazkide zeudela guztira, eta horietatik

% 90 inguru kooperatiba-bazkide ziren. Kopuru hori EAEko gizarte-ekonomiari lotutako

guztizko enpleguaren % 60,2koa da, kontuan izanik, da enpresa-mota horietan kooperatibasozietateko

enplegua eta soldatapeko enplegua batera erabiltzen direla.

Hori guztia aintzat hartuta, ulertzekoa da orain aipatzen ari garen xedapenaren moduko

araua legean txertatzea.

33.1.5.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Xedapen honen aurrekaria dugu 4/1993 Legearen laugarren xedapen gehigarria; horren

edukia ekarri da egungo legera.

33.1.5.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Arau honen bidez, kooperatiba-araubideko enplegua babestu nahi da, besteren

konturako langileek egiten duten lanarekin parekatuz, enplegua sortzeko eta finkatzeko

pizgarriei dagokienez. Era berean, kooperatiben eremuan, parekatu egin dira lan elkartuko

kooperatibetan sortutako enplegua eta beste mota bateko kooperatibetakoa.

Kooperatibek sortutako enpleguak oinarrizko printzipio bat du gidari, Gizarte Ekonomiari

buruzko 5/2011 Legearen 4.c) artikuluak emandakoa. Artikulu horren arabera, enpleguak

“egonkorra eta kalitatezkoa” izan behar du. Beraz, ezaugarri horiek dituen enpleguak merezi

du, oro har, enplegua sortzeko eta finkatzeko xedez bideratzen diren pizgarriak ezartzea

helburu duten politika publikoen aitorpenik handiena.

602

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!