20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

XEDAPEN OSAGARRIAK

Xedapen horrek indartu egin du Eusko Jaurlaritzak kooperatibismoa bultzatzeko eta

sustatzeko engaiamendua, zinez behartzen baitu helburu hori lortzeko jardueren plangintza

urtero-urtero egitera.

Era berean, xedapen hori lagungarria izango da aztertzen ari garen esparruan Euskal

Administrazio Publikoaren organo eskudunek hartzen dituzten erabaki eta neurri zehatzak

haiek antolatzeko tresna goren batean txeratzeko, eta horrek erraztu egingo du erabaki eta

neurri horiek hartzea eta haien eragin ekonomikoa balioestea eta aztertzea.

Programazio edo plangintza-lan hori egiteko, EKGKren esku-hartzea xedatu da, eta

kontseilu gorenak aldez aurreko txostena egin beharko du horretarako. Esku-hartze hori

bat dator legearen 165.1 artikuluak erakundeari aitortzen dizkion ezaugarri, izaera eta

funtzioekin. Aipaturiko artikuluak dioenez:

“1.–Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, kooperatibismoa sustatzeko eta haren

berri zabaltzeko organo goren gisa sortua, euskal administrazio publiko guztientzako

kontsulta- eta aholku-entitate publiko gisa eratzen da kooperatibismoaren inguruko

gai guztietan.

Nortasun juridiko propioa izango du, Euskal Autonomia Erkidegoko

Administrazioarenaz bestelakoa; era berean, ahalmen osoa izango du bere funtzioak

betetzeko.

2.– Hona zein diren Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren funtzioak:

a) Kooperatiba-mugimenduaren printzipioak zabaltzea; erraztasunak ematea eta

lankidetza eskaintzea kooperatibak garatu eta sustatzeko programak ikertu,

planifikatu eta betetzeko, eta kooperatibei buruzko heziketa eta prestakuntza

bultzatzea.

Neurri zehatz baten adibidetzat har dezakegu Lan eta Justizia sailburuaren 2019ko

ekainaren 18ko Agindua, kooperatibismoa sustatzeko eta enplegu kooperatiboa sortzeko

programa baten parte izan daitekeena. Lehenengo artikuluari jarraiki, agindu horren xedea

hauxe da:

1. artikulua.– Xedea.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat hartuko dira, eta honako

jarduketa hauek finantzatzeko erabiliko dira:

a. Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten

enpresetara sartzea, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

b. Inoren konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak

sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten

enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

c. Desgaituak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa

duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

d. Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako ustiategien edo ustiategi mistoen

titularrak sartzea, nekazaritzako kooperatibetako bazkide gisa.

601

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!