20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

XEDAPEN OSAGARRIAK

Sozietate kooperatibo txiki bat deskalifikatzen den kasuan, osagarri gisa lege honen

150. artikulua aplikatuko da, espezialitate honekin: artikulu horrek 3.b zenbakian

erregulatzen duen entzunaldi-izapidean administratzailerik ez badago, nahikoa izango

da bazkide bat pertsonatzea.

33.1.3.1. Sarrera

Xedapen horrek berezitasun bat txertatu du kooperatiba bat deskalifikatzeko prozeduran,

kooperatiba hori “txikia” denean.

“Kooperatiba-sozietate txikiak” legearen 136-145 artikuluetan arautu dira. Lan elkartukoak

edo erkidegoan ustiatzekoak izanik, gutxienez, bi bazkidez edo, gehienez ere, iraupen

mugagabeko hamar bazkidez osatuta daudenak dira.

Artikulu horietan ez da arautu mota horretako kooperatibak deskalifikatzeko araubide

berezirik, eta edozein kooperatibarentzat, oro har, 161. artikuluak xedatutakoari men egin

behar zaio. Xedapen horretan aipaturiko 150. artikulurako igorpena beraz, okerra da, eta 161.

artikulurako igorpena dela ulertu behar da.

33.1.3.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

4/1993 Legeak ez zuen kooperatiba-sozietate txikia jasi. Kooperatiba-mota hori ekainaren

25eko 6/2008 Legeak, hain zuzen ere, “Euskadiko Kooperatiba Sozietate Txikiari” buruzko

Legeak, arautu zuen. 11/2019 Legeak haren barruan txertatu du erakunde horien araubide

berezia, eta, horrenbestez, 6/2008 Legea indargabetuta geratu da (xedapen indargabetzaile

bakarrari jarraiki).

Orain aipatzen ari garen xedapenak ez du aurrekaririk, ez 4/1993 Legean (ez zuen

kooperatiba-mota hori arautu), ez 6/2008 Legean.

33.1.3.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Xedapen honek gehitu duen berezitasuna kooperatiba bat deskalifikatzeko administrazioprozedurari

buruzkoa da. Prozedura hori arestian aipatutako 161. artikuluaren 3.b atalean

dago araututa. Bertan, honako hau ezarri da:

Kooperatiba deskalifikatzeko prozedura horrek honako berezitasun hauek izango ditu

administrazio-prozedura erkidea zuzentzen duten arau orokorren aldean:

b) Entzunaldiaren nahitaezko izapidea betetzean, administratzaileen bidez

pertsonatuko da kooperatiba, edo, halakorik ez badago, gutxienez hiru bazkide

pertsonatuko dira. Kooperatiba pertsonatzen ez bada, betetzat joko da izapidea,

eta ohar bat argitaratuko da, gutxienez bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian, eta beste horrenbeste aldiz egunkari batean: zein udalerritan dagoen

kooperatibaren sozietate-egoitza, udalerri horretan zabalkunde handia duen

egunkari batean.

Testuinguru horretan, kooperatiba-sozietate txiki bat deskalifikatzen bada, entzunaldiizapidean

bertan eta administratzailerik ezean, nahikoa izango da bazkide bat bertaratzea,

599

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!