20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

33. XEDAPEN OSAGARRIAK* 1

33.1. Xedapen gehigarriak

Xedapen osagarrien bidez, hainbat gai jorratu eta arautu dira, besteak beste, ondokoak:

legeak araututako epeak zenbatzea; kasu zehatzetan, legearen arau jakin batzuk aplikatzeko

berezitasunen nondik norakoak; Eusko Jaurlaritzari emandako agindua kooperatibismoa

bultzatu eta susta dezan; bazkide langileei eta lan-bazkideei enplegua sortzeko eta finkatzeko

pizgarriak besteren konturako langileei ematen zaizkien baldintza berberetan aplikatzea;

lega aplikatzeko eremuan eta Eusko Jaurlaritzarekiko nahiz Euskadiko Kooperatiben

Goren Kontseiluarekiko (aurrerantzean, EKGK) harremanetan, edozein hizkuntza ofizial

erabiltzeko eta arreta hizkuntza ofizial horietako edozeinetan jasotzeko eskubidea bermatzea;

kooperatibek borondatezko gizarte-aurreikuspenaren tresna sustatzeko aukera izatea,

kooperatiba-sozietate txikiak eratzen laguntzea eta konfederazio bat Euskadiko Kooperatiben

Konfederaziotzat hartzeko baldintzak jorratzea.

4/1993 Legearen lau xedapen gehigarrien aurrean, jarraian jorratuko ditugun bederatziak

dakartza egungo legeak.

33.1.1. Lehenengo xedapen gehigarria.– Epeak zenbatzea

Lege honetan zehaztutako epeetan, egun baliodunak joko dira eguntzat, eta kanpoan

utziko dira jaiegunak; hilabeteka edo urteka finkatutako epeak, berriz, data-egunetik

data-egunera neurtuko dira. Muga-eguneko hilean hasierako egunaren baliokiderik ez

bada, hilaren azken egunean bukatuko da epea.

Epearen azken eguna egun baliogabea bada, hurrengo egun balioduna arte luzatuko

da epea.

33.1.1.1. Sarrera

Legean ezarritako epeak, kasu batzuetan, egunetan adierazi dira, beste batzuetan,

hilabetetan, eta, azkenik, urteetan. Xedapen honen xedea da epe horiek zenbatzeko modua

arautzea. Horiek betetzea oso garrantzitsua da; izan ere, horren araberakoa izango da eskubide

askoren eraginkortasuna, egoerak sortzea edo azkentzea, horiek dagozkien ondorio juridiko

eta guzti, legeak araututako prozeduren garapena eta, azken batean, ordena kooperatibo onari

eustea.

33.1.1.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

4/1993 Legearen izendapen bereko xedapen gehigarriak ezartzen zuenaren aldean, aldaketa

bakarra da jaiegunak izendatzeko modua gaztelaniazkoan, egunetan adierazitako epeetan

zenbatzen ez diren egunak aipatzen direnean.

* Carlos Martín Ginto Monzón jaunak, abokatu eta BITARTU-Kooperatiba Arbitrajeko Euskal Zerbitzuko

arbitroak, egindako iruzkina.

595

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!