20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKADIKO KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUA

Gaur egun, hainbat tresna eskaintzen dira, hala nola adiskidetzea, bitartekaritza eta

arbitrajea. Lehenengoari dagokionez, aurkaritzakoa ez den prozedura bat erabiliz lan egiten

da; prozedura horren bidez, akordioa lortu nahi da zerbitzuan bertan egindako agerraldi

batean, eta hark akordioa proposatu ahal izango du. Bitartekaritza, aldiz, lagundutako

negoziazio-sistema da eta, horren bidez, gatazkan parte hartzen duten alderdiak gatazka beren

kabuz konpontzen saiatzen dira, BITARTUren laguntzarekin, zerbitzuak komunikazioaren

sustatzaile eta gidari jarduten duela. Prozedura horiek baliatuz, gatazkan dauden alderdiek

desadostasunak konpontzen dituzte, eta, horretarako, akordioa lortzen dute bitartekariaren

laguntzaz.

Aurkaritzakoak ez diren ebazpen-bide guztiak agortu ondotik, BITARTUK ere izaera

loteslez konpon dezake gatazka. Izan ere, arbitrajean, prozedura arautu bati lotzen zaizkio

alderdiak, eta zerbitzu honen esku uzten dute arbitro edo epaile bat izendatzea. Arbitro

horrek bi alderdientzat loteslea den erabakia hartuko du, zuzenbidea edo ekitatea aplikatuz,

eta, horrela, eztabaida behin betiko amaituko da.

Nolanahi ere, BITARTUren esku-hartzea ez da bakarrik ulertu behar justizia-auzitegien

ordezko jarduketa gisa, baizik eta euskal kooperatibetako gatazka aztertzeko bokazioa duen

esparruaren baitan, bai eta gatazkak prebenitzeko neurriak sustatzen duen esparruan ere.

Era berean, gatazkak ebazteko prestakuntza-beharrei erreparatzen die sektoretik bertatik

eskatzen direnetan oinarrituta, betiere egun aplikatzen diren jarduketen esparruan, hau da,

tresna horiek enpresa-lankidetzaren teorian baliatzea.

32.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Gastua gauzatzerakoan oro har aplikatu beharreko araudi pribatuari kalterik egin gabe

(gogora dezagun berezko nortasun juridikoa eta autonomia ekonomiko finantzarioa dituela),

bai eta barne-araudia dela kausa konprometitutakoari kalte egin barik (esate baterako,

kontseiluburutzaren eta idazkaritza orokor teknikoaren hautatze-sistemari eta eskuduntzei

dagokienez, bai eta kargudun horien lan-araubideari dagokionez ere, −EKLren 165.4

artikulua−) arlo publikoaren arloko araudia aplikatu beharko zaio EKGKri. Maila txikiagoa

ahaztu gabe, hona hemen araudi hori:

- 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

- 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako

Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/

EB Zuzentarauen transposizioa Espainiako ordenamendu juridikora egiten duena.

- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura

Erkidearena (administrazio-ahalak garatzen dituen heinean).

- 29/1998 Legea, uztailaren 13koa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen

duena.

- 2/2007 Legegintzako Dekretua, azaroaren 6koa, Euskadiko Ondareari buruzko

Legearen testu bategina onartzen duena.

- 2/2017 Legegintzako Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko

Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen

duena.

594

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!