20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUA

goreneko sustapen eta ordezkaritza-sail gisa sortu da. Kontseilu Nagusia lege-nortasunaren

jabe da, eta kooperatigintzaren sustapena eta azterketa izango ditu bere jardunaren oinarriirizpide

nagusia” (jatorrizko testua zuzendu da).

1/1982 Legearen zioen azalpenak adierazi bezala, EKGKren aurrekaria Kataluniako

Generalitatearen 1934ko Lankidetza Legean dago, eta horrek, aldi berean, 1918ko Frantziako

Lankidetzaren Kontseilu Gorenean hartu zuen oinarri.

Hasiera batean, organo horren eraginkortasuna ere ezagutzen ez zen organo baten aurrean

(hala izendatu zuen legeak), ez zen falta izan organo horren izaera juridikoari buruz galdetu

zuenik. Nolanahi ere, organo horren izaera juridiko publikoa ez zen inoiz zalantzan jarri:

sorrera publikoa izan zuen, helburu publikoak izan zituen, eta, azkenik, horren finantzaketa

EAEko aurrekontu orokorretan jasota zegoen. Hala eta guztiz ere, autonomia-erkidego

hasiberri hartako legegileak irtenbide jakina bilatu zuen kooperatiben mugimendua

egituratzeko, hitzarmenean eta adostasunean oinarrituta; ez, ordea, EAEko Administrazio

Orokorraren atal izango zen beste erakunde bat sortuta. Kooperatiben asoziazionismoa

erakunde horren bidez egituratu zen, nahiz eta kooperatibek eurek zehaztu zuten, aipatutako

politika eta administrazio arloetako ordezkarien babesarekin. Zalantzarik gabe, babes

horretan nolabaiteko laguntza eta lankidetza bilatu ziren administrazioaren eta kooperatiben

artean, kooperatiben autonomian eta horiekiko errespetuan funtsatuta, interes orokorrak

beteko zirela bermatzeko administrazioaren esku-hartzeari kalterik egin gabe.

4/1993 Legeak EKGKren izaera juridikoa aldez edo moldez argitu zuen, baina zalantzak ez

ziren erabat desagertu, besteak beste, kooperatiben mugimenduaren ordezkaritza bere gain

hartu zuelako, nahiz eta modu iragankorrean izan. Hala, laugarren xedapen iragankorrak,

kooperatiben asoziazionismoaren araubide iragankorrari buruzkoak, honako hau jaso zuen:

“Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eratzen ez den bitartean, Euskadiko Kooperatiben

Goren Kontseiluak izango du kooperatiben ordezkaritza gorena”. Nolanahi ere, Euskadiko

Kooperatiben Konfederazioa sortu zenean, 1996ko ekainean, EKGKren definizioa guztiz

argitu zen, kooperatiben eta haien erakundeen ordezkaritza gorena ez baitzen haren esku

geratu, eta auzi hori baitzen, inolako zalantzarik gabe, kontseiluaren nortasun juridikoari

buruzko zalantzen iturri nagusia. Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa sortu zenean,

EKGKren eraketa azkendu egin zen, zati batez, behintzat, euskal kooperatibismoak,

behingoan, antolaerari, egiturari eta ordezkaritzari heltzeko erakundea idoro baitzuen.

32.2.2. Izaera juridikoa

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren izaera juridikoari dagokionez, euskal

administrazio publikoen aholku- eta kontsulta-izaera duen baina berezko nortasun juridikoa,

Euskal Autonomia Erkidegotik at, daukan erakunde publiko baten aurrean gaudela adierazten

duen lege-testuaren idazketatik abiatuta, EKGK doktrina klasikoak deskribatutako erakunde

publiko mota baten kontzeptuari egozteko tentazioa izan genezake, aplikatu beharreko

araudia zehazteko helburuz. Bide horretatik joz gero, berriro eztabaidatzen hasiko ginateke

doktrinaren inguruan, eta erakunde hori kontzeptuz eta zuzenbidez zedarriztatzeko asmotik

aldenduko ginateke. Hala eta guztiz ere, ahaleginik egingo dugu eztabaida historiko bati

behin betiko azkena emateko, areago, EKL berriaren babesean.

588

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!