20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EUSKADIKO KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUA

Hala berean, garrantzitsua da EKGK-k kooperatibei edo haien erakundeei zuzenean eragiten

dieten diru-laguntzen oinarri arautzaileei buruzko txostena egitea (165.2.b artikulua), eta hori

EKLn bertan sartzea, batez ere, EKGKren nahitaezko txostena ezarri duen 2. ataleko b) letraren

idazketa dela-eta, soil-soilik kooperatibei zuzenean eragiten dieten lege- eta erregelamenduproiektuetan.

Horrela, bermatu egiten da erakunde horrek, kooperatibismoa sustatzeko eta

hedatzeko organo gorena den aldetik, parte hartu behar duela EAEn euskal kooperatibismoaren

alde garatzen den dirulaguntzen politikan.

Hurrengo urteetan, EKGKren beraren bilakaera baldintzatuko duen berrikuntza

garrantzitsuenetako bat printzipio kooperatiboak betetzen direla zaintzeari buruzko

eginkizuna dugu, batez ere, bazkideen kontrol demokratikoari eta parte-hartze ekonomikoari

dagokienez, Eusko Jaurlaritzari edo beste administrazio publiko batzuei dagozkien ikuskaritzafuntzioei

kalterik egin gabe, EKLren 147.1 artikuluak ezarritakoari jarraiki. Printzipio

kooperatiboak betetzen direla zaintzeko eginkizun horri esker, EKGK izango da, azken batean,

kooperatiba guztiek euren jarduerak zuzenbidearen araberakoak izango direla bermatuko

duena, 1.1 artikuluak dioenez, “Enpresa bat garatzen duen sozietatea da kooperatiba…

kooperatibismoaren printzipioak betez”. Ildo horretan, EKGKren jarduera proaktiboak, ofizioz

edo edozein interesdunen eskariz, lagundu egin beharko du, oro har, araudia eta printzipio

kooperatiboak eragingarriro betetzen, eta, bereziki, oinarrizko erabakiak bazkideek har ditzatela

ahalbidetzen, barne-araudiaren eta aplikazio orokorreko beste edozein araudiren arabera, eta,

aldi berean, haiek enpresa kontrolatzen, bertan benetan parte hartuz. Azken batean, EKGK-k

egiaztatu beharko du bazkideen partaidetza-mailak, bai maila ekonomikoan (kapitalari eta

baizko itzulkinei dagokienez), bai erabakiak hartzerakoan eta boto-eskubide aktibo eta

pasiboan, EKLn benetan jasotzen direnak direla, aipatutako printzipioetan bertan oinarritzen

den beste edozein eskubide ahaztu gabe. CSCE-EKGKren jarduketaren zioz, salaketa aurkeztu

ahal izango da eskumena duten ikuskaritza-erakundeen aurrean, ez bakarrik EKLren 158.1

artikuluaren lan-arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren aurrean, ezpada, edozein

ikuskapen-organoren aurrean ere (zerga-arlokoa, Gizarte Segurantza, laneko osasuna eta

osasuna, ingurumena…). Jarduketa horiek eta garatu beharreko prozedurak zehazteko, EKLren

erregelamendu-garapenari lotuko gatzaizkio, bai eta EKGKren araudiari ere.

Beste alde batetik, legegileak beharrezkotzat jo du barne-bidearen agortzea ezarri behar dela

kooperatiben gatazkak auzibidez edo judizioz kanpo ebazteko prozedura batera jo aurretik;

betebehar hori aurretiaz eskatzen zen, nolabait, arbitraje-espedienteetan, alderdiren batek

kontraesaneko prozeduraren esparruan salbuesten zuenean. Hala, EKGK-k, BITARTU-

Kooperatiben Arbitrajeko Euskal Zerbitzuaren eskutik, ez dauka asmo berezirik kooperatibaarloan

izandako gatazkak modu kontraesankorrean konpontzeko, baizik eta, hala badagokio,

azken buruan eta zerbitzuaren barneko edo egoitzan bertan adiskidetze- eta bitartekotzamekanismo

guztiak baliatu ondoren. Eta hori guztia, gainera, kooperatibaren beraren

estatutuetan jasotako barne-prozedurak eta errekurtsoak agortu ondoren. Segurutik, horrek

murriztu egingo ditu BITARTUn izapidetzen diren espedienteak, eta ez du arazorik sortu

behar erakunde honentzat, gatazkak behin betiko konpontzen badira. Are gehiago, EKGK-k

berak EKLn eta estatutuetan jasotako barne-bidea betetzera ere jo behar du, bai eta euskal

kooperatibetan horien eta bazkideen artean sor daitezkeen gatazkak negoziatzeko eta horien

hautazko konponbideak bilatzeko tresnak ezar daitezen sustatzera ere.

586

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!