20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EUSKADIKO KOOPERATIBEN GOREN KONTSEILUA

askatasun osoz eta zuzenbidearen arabera erabakitako gaiei buruzkoak izan

beharko dute; batez ere, kooperatiben printzipio, arau, ohitura eta jokabideak

interpretatu eta aplikatzeari buruzkoak.

Edozein delarik ere kooperatiba mota, kooperatibetako bazkideen eta

kooperatiben artean sortzen diren auziak ebazteko, kooperatibako barnebidea

–lege honetan eta berau garatzeko arauetan, sozietate-estatutuetan edo

kooperatibaren barne-arauetan ezartzen dena– agortu beharko da gatazkak

ebazteko bidetik jo baino lehen; hau da, barne-bidea agortu beharko dute

jurisdikzio eskudunera edo epaiketaz kanpoko bidera jo baino lehen.

g) Lege honek gomendatzen dizkion gainerako guztiak.

3.– Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua osatuko dute kooperatiben ordezkariek,

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek, hiru lurralde historikoetako foru-aldundien

ordezkariek eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateen ordezkariek.

Kooperatiben ordezkaritza, kontseiluan gehiengoa izango duena, Euskadiko

Kooperatiben Konfederazioaren bidez gauzatuko da.

4.– Erregelamenduz zehaztuko da zein diren kontseiluko organoen egitura, osaera eta

funtzioak, zein den lehendakaria eta idazkari nagusi teknikoa hautatzeko sistema eta

zein diren haien eskumenak eta langileen lan-araubidea.

5.– Ekonomia- eta finantza-autonomiako printzipioan oinarrituta, Euskadiko Kooperatiben

Goren Kontseiluak bere aurrekontua onartu eta egikarituko du; aurrekontu hori

finantzatzeko, honako diru-iturri hauek erabiliko ditu:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan izendatzen zaizkion diru

kopuruak.

b) Lege honetako 98.2 artikuluko a) eta d) letretan definitutako diru kopuruak.

c) Kooperatiba-mugimenduaren ekarpenak.

d) Bere jarduera eta ondasunen produktuak.

e) Beste diru-sarrera publiko edo pribatu batzuk, arau bidez onartuta dituenak edo

kostu-bidez edo irabazte-xedez jasotzen dituenak.

6.– Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak kanpoko auditoretza baten mende

jarriko ditu onartzen dituen urteko kontuak, aplikagarri zaion informazio

finantzarioari buruzko araudi-esparruaren arabera formulatuko direnak.

32.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Zioen azalpenean, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluari (aurrerantzean, EKGK)

buruzko berritasunei buruzko aipamen laburra egin bada ere -bertan adierazi da legezko

egoitzan argitu dela urteko kontuak formulatu behar direla, aplikatu beharreko finantzainformazioari

buruzko arau-esparruarekin bat etorriz- foru-aldundien parte-hartzea eta,

arbitraje-funtzioari dagokionez, barne-bidea agortzea ditugu lege berrian aurki ditzakegun

berritasunak, eta horiexek azalduko ditugu jarraian.

584

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!