20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBEN ASOZIAZIONISMOA KOOPERATIBA-ELKARTEAK

BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Lege honen 153.3 artikuluan aurreikusitakoa gorabehera, kooperatiba-federazioek bat

egiten badute federazio-entitate berri bat sortuz, entitate hori Euskadiko kooperatiben

federazioa izango da baldin eta:

1.– Elkartzen baditu Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dauden eta

jarduera egiaztatuta duten kooperatiben ehuneko hirurogei baino gehiago, edo

kooperatiba horietako bazkide kopurua handiagoa edo berdina bada erregistro

horretan inskribatuta dauden eta jardunean ari diren kooperatibetako bazkide

guztiekiko.

2.– Ez badago beste entitate konfederalik aipatu artikuluaren arabera sortuta.

Xedapen hori Euskadiko kooperatiben federazioen arteko bat-egitearen ondorioa

da, eta urrats guztiz arrazoizkoa, gainera, bilakaera horretan.

Jarduera-sektore desberdinetako federazioak edo kooperatiba-motak erakunde bakar

batean batu ondoren, sortzen den federazioa ia izaera konfederatuko ordezkaritza duen

erakundea da.

Aldi berean, federazio sektorial guztiak entitate bakarrera batzen direnean, ez dauka zentzu

handirik federazio berberak ordezkatuta dauden beste erakunde bat egoteak, bikoiztasun

hutsagatik, helburu bera betetzeko, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin gertatzen

zen bezala.

Gainera, bat egiteko prozesu horien ondotik, konfederazio horrek legezko kausa izango

luke desegiteko; izan ere, konfederazioa osatzen zuten federazioak bat-egiteen ondorioz

iraungitzen direnez, elkartutako erakunde bakarrak osatuko luke konfederazioa, eta, beraz,

desegitea deklaratu beharko luke.

Beste alde batetik, desegite horrek ordezkaritzaren esparruan utziko lukeen hutsunea

saihesteko, eta, gainera, federazioek Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan eta

ordezkaritza hori egikaritu behar duten beste bilgune eta izakunde batzuetan ordezkaritza izan

dezaten eta baliatzea izan dezaten bermatzeko, beharrezkoa halako xedapenik ezartzea, arauhutsune

hori betetzeko helburuz, eta, ildo horretan, ia konfederazioaren izaera duen erakunde

batek, lehen aipatu dugun bezala, konfederazioaren izaera izan dezan ahalbidetzeko xedez.

Horrela, konfederazioaren beharrezko desegiteak utzitako hutsunea bete eta kooperatiben

asoziazionismoa indarturik aterako litzateke bilakaera horretatik, baina hori guztia legeak

elkarteen errealitatea eta haren bilakaera aitortzeak ematen duen segurtasun juridikoaren

bermez.

582

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!