20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBEN ASOZIAZIONISMOA KOOPERATIBA-ELKARTEAK

elkarteei dagokienez horiek derrigorrezkoak diren ala ez erabakitzeko, legean egiten

den aipamen soilak haien erregulazioa hobetu du eta segurtasun juridikoa eman die

aplikagarritasunari dagokionez.

31.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Praktikan, kapitulu honen erregulazioa, legearen zioen azalpenak berak aitortzen duen

bezala, “gutxienekoen erregulazioa da, elkartzeko askatasunaren aldekoa…”, eta hori

arrazoizkoa da eta bat dator arautzen den gaiarekin; izan ere, elkartzeko eskubidea funtsezko

eskubidea da, eta arlo horretan gehiegizko erregulazioa ezartzeko ahalegin orok elkartzeko

egikaritza estu egingo luke, eta hori, jakina denez, eskubidearen beraren aurka doa.

Gainera, gai horren erregulazioak lege organiko bat behar duenez, azken batean, araudiak

ahalbidetzen duen erregulazioaren zabaltasuna mugatzeko ahalegin orok konstituziokontrakotasuna

eragin lezake, Kooperatiben Legeak ez baitu maila hori, eta, gainera, ez baita

haren eskumenekoa.

Hori ikusita, edukian bera eta gehitutako aldaketak jorratuta, adierazi behar da terminologiaegokitzapenaren

esanahi praktikoak garrantzia duela genero-ikuspegia txertatzeko beharraren

berri helarazi zaielako elkarte kooperatiboei, bai formetan, bai edukietan.

Hala, legearen 13. artikuluak kooperatibentzat ezarri duen neurri berean berariaz xedatu

ez badu ere, era inplizituan, erakunde horietara zabaltzen ari da indarkeria sexistarik gabeko

eta gizonentzako zein emakumeentzako eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzen duten

guneak sortzen direneko jarduerak ezartzeko beharra.

“Euskadiko” hitza erabili hala izateko areagotu den ordezkaritza-ehunekoari dagokionez,

pentsa liteke, aldaketa horren ondorioz, baldintzak gogortu direla hitza erabiltzeko

legitimazioa erdieste aldera. Nolanahi ere den, hori ez da horrela, ez baita lortu nahi den

helburua, ezpada, bi erakundek izaera bera izan dezaten saihestea. Egiatan, ezin da ulertu

helburu eta lurralde-eremu berean ordezkaritza-maila berbera duten bi erakunde ordezkatzaile

egotea. Horregatik, funtsean, lurralde jakin batean, hau da, legearen aplikazio-eremuan

bertan, interesdunen kopuru handiagoaren ordezkaritza hartzeko elkartzearen indarra datza

xedapen horren muinean.

Gainera, ez da ahaztu behar manu horren aginduzko izaera; izan ere, “Euskadiko” hitzari

dagokionez, ohartu behar da berba hori sozietatearen izenari “gehitu beharko zaiola”,

ezarritako ehunekoa lortzen den unean. Beraz, idazketa horren ildoan, legeak berak sorraraz

zezakeen egoera zentzugabea da, hain zuzen, egun saihestu nahi dena.

Bestalde, testuaren edukia hautazkoagoa izan arren, egoera zentzugabea gertatzeko

arriskuak iraungo luke, eta, beraz, arrisku hori saihesteko modu bakarra ehunekoa igotzea zen,

erakunde bakar batek eta aldi berean ordezkagarritasun hori lortzea izan dezan. Laburbilduz,

aldaketa horrek handitu egin du arauak hartzaileei eskaini beharreko segurtasun juridikoa.

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluari buruzko aipamena dakarren paragrafoa

kentzeari dagokionez (lehen aipatu dugu, 31.2.5 atalean), esan daiteke aldaketa hori bat

datorrela 163. artikuluaren 4. paragrafoak jasotakoarekin. Horrela, kooperatiben konfederazio

580

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!