20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBEN ASOZIAZIONISMOA KOOPERATIBA-ELKARTEAK

31.1.5. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren aipamena kentzea

Bestalde, lege berrian 2. ataleko hirugarren paragrafoa ezabatu da, hots, federazioek

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan duten ordezkaritzaz ziharduena.

Paragrafo horren edukia ondokoa zen:

“Azken federazio horiek, nolanahi ere, ordezkaritza izango dute Euskadiko Kooperatiben

Goren Kontseiluan, erregelamendu bidez ezarritako moduan eta kopuruan”.

Paragrafo hori ezabatzea arrazoizkoa da; izan ere, badirudi, batetik, Euskadiko

Kooperatiben Goren Kontseiluaren osaera aztertzeko lekurik egokiena dela erakunde horri

buruzko kapitulua eta artikuluak.

Gainera, koherentziagatik, aipamen hori kendu da, gerora, legeak arautzen baitu federazioen

ordezkaritza Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluan Euskadiko Kooperatiben

Konfederazioaren bidez bideratuko dela, eta hori arrazoizkoa da azkena kooperatiben

asoziazionismoaren ordezkaritza-erakunde pribatu gorena baita, eta, beraz, haren berezko

eginkizunetako bat.

31.1.6. Federazioak bat egiteari buruzko aipamen berria

11/2019 Legeak idatz-zati berria gehitu du ezabatutako Euskadiko Kooperatiben Goren

Kontseiluari buruzko paragrafoak utzi duen lekuan, ezabatutako paragrafoaz bestelako gaiak

arautzen dituena, nahiz eta lotura izan.

Izan ere, aurrerago ikusiko dugun moduan, legean aspalditik gertatzen ari den egoera bat

kontuan hartzeko, kooperatiben federazioen bat-egiteari buruzko paragrafo berria txertatu

da. Honela dio:

“Euskal Autonomia Erkidegoan, mota desberdinetako kooperatiba-federazioek bat egin

ahal izango dute kooperatiba mota desberdinak ordezkatzen dituzten federazioak sortzeko”.

Paragrafo hori egokia da artikulu honetan, federazioei beraiei eragiten dieten gaiak jasotzen

dituelako, eta, beste alde batetik, goian adierazitakoagatik, beharrezkoa da, bertan aipatzen

diren bat-egiteei segurtasun juridikoa ematen diela.

31.1.7. Kontabilitate-araubide eta kontu-ikuskaritza aplikagarrirako igorpena

Azken berritasun gisa, esan behar dugu 7. paragrafoa gehitu zaiola artikulu honi. Paragrafo

berri horretan, berariaz aipatu da elkarteei gainerako kooperatiben kontabilitateari eta

auditoretzari buruzko arau berdinak aplikatzeko aukera, bai eta legearen beraren igorpen

orokorra egin dela, erakunde horiei buruzko edozein arau-hutsune betetzeko.

Paragrafo horrek honela dio, hitzez hitz:

7. Kooperatiba-batasun, -federazio eta -konfederazioei lege honetan kontabilitateari

eta kontu-auditoretzari buruz erregulatutakoa aplikatuko zaie. Gainera, sozietatearen

estatutuetan espresuki erregulatu ez den kasuetan, lege honetan izaera orokorrarekin

ezarritakoa bete beharko da.

Kontabilitateak eta auditoretza-prozesuek arauketa berekia badute ere, kooperatibismoaren

579

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!