20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBEN ASOZIAZIONISMOA KOOPERATIBA-ELKARTEAK

“5. Lege honen babesean eratutako kooperatiba-batasunek, -federazioek eta –

konfederazioek, nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmen osoa izateko, beren

sustatzaileen bidez, kooperatiben erregistro eskudunean, sortze-akta aurkeztu beharko

dute, eta aktak honako hauek jaso beharko ditu:”

Idazketa berriak, edukiaren hitzik aldatu gabe, beste antolaera bat dakar, honako hau, hain

zuzen ere:

“5.- Lege honen babesean eratutako kooperatiba-batasunek, -federazioek eta -konfederazioek

sortze-akta aurkeztu beharko dute Euskadiko Kooperatiben Erregistroan,

beren sustatzaileen bidez, nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmen osoa izateko. Sortze-aktak,

bestalde, honako hauek jaso beharko ditu:”

Gainera, arestian adierazi den bezala, era ireki orokor batez egiten zen Kooperatiben

Erregistro “eskudunari” buruzko aipamenaren ordez, Euskadiko Kooperatiben Erregistroa

ageri da orain, eta hori guztiz zentzuzkoa da, paragrafo horretan bertan arautu baita “lege

honen” babesean eratzen diren elkarteen eraketa. Beraz, lege hori Euskadiko Kooperatiben

Legea izanik, Euskadiko Kooperatiben Erregistroa izango da beti erregistro eskuduna.

Hartara, arrazoizkoa zen aldaketa hori egitea idazketan, aipamen generiko hura baino askoz

ere zehatzagoa baita eta edukiaren interpretazio oker oro saihesten baitu. Hala, aldaketak

berak zehaztu du lurralde-jardueraren esparrua, ikuspuntu organikotik.

31.1.4. Ordezkagarritasunaren ehunekoak

Artikuluen eduki materialari lotutako formazko berritasunak ikusita, lehenengo aldaketa

garrantzitsua dugu federazioek zein kooperatiben batasunek izendapenari “Euskadiko” hitza

gehitzeko behar den ehunekoan gertatu den gehikuntza.

1993ko legeak nahitaezko baldintza gisa ezarri zuen erakunde horiek “gutxienez, ehuneko

berrogei” elkartu behar zutela, bai inskribatutako kooperatibena, bai erakunde federatuetako

bazkide kopuruarena, halako eran non ehuneko horretara iritsi behar zen Euskadiko

Kooperatiben Erregistroan inskribatutako kooperatiba aktiboetako bazkideen guztizkoa

aintzat hartuta.

Lege berriak, ordea, ehuneko hori handitu du, eta eskatu du ordezkaritza “ehuneko

berrogeita hamarretik gorakoa” izatea irizpide berberak erabiliz.

Aldaketa hori arrazoizkoa ez ezik beharrezkoa ere bazen; izan ere, aurreko idazketak

eskatzen zuen ordezkagarritasuna elkarte batek baino gehiagok lor zezakeen era

matematikoan. Ingurumari horretan, paradoxikoa eta zentzugabea litzateke kooperatiben

eremu subjektibo berean Euskadiko ordezkaritza izateko aukera zuten bi erakunde egotea;

beraz, aldaketa hori beharrezkoa zen.

Idazketa berriak esandako arriskua zuzendu du, eta idazketa berriak kendu egin du

erakunde batek baino gehiagok “Euskadiko” hitza erabiltzeko aukera izendapenean;

bada, ordezkagarritasun-maila handiagoa eskatzen denez, erakunde bakarrak bete dezake

eskakizuna aldi berean.

578

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!