20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAK ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

Beraz, badugu tresna bat ikuskaritzaren arloko eskumena bere gain hartuta daukana, baina

Euskadiko Kooperatiben Legeak ez dio espresuki esleitu (nahiz eta EABJren irizpenak

argi eta garbi adierazi zuen “ …zioen azalpenean adierazten den bezala, koopertaiben

ikuskaritzako zerbitzu berariazkoa ezarri edo, bestela, ahalmen horiek lan-ikuskaritzari

esleitu erabaki beharko da, arestian aipaturiko artikuluaren edukia moldatuta), baina ez

dirudi interes handirik dagoenik polizia-eginkizuna egikaritzeko kooperatiben esparruan,

laneko arriskuen prebentziotik harago.

Ezin izango da kooperatiben ikuskaritzari eratu eredua argi ez dagoen bitartean, ezta

ikuskatzeko ahalmena nori esleitu behar zaion, ez eta horiek gauzatzeko interes handirik ere

ez dagoen artean.

Bien bitartean, lehen esan dugun bezala, ikuskatzeko eskumena lan-ikuskatzailetzari

dagokiola esan daiteke?

Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko eskumena Laneko eta Gizarte Segurantzako

Ikuskatzailetzak hartuta dauka Euskal Autonomia Erkidegoko kooperatiben esparruan,

urtarrilaren 29ko 18/2008 Dekretuak zekarren manuak huts egin ondoren. Izan ere, lege

horrek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Institutuko teknikariek osatutako laneko

segurtasun eta osasuneko ikuskatzailetzari esleitzen zion kooperatiben esparruko lan-arriskuen

prebentzioaren arloko ikuskaritza egiteko eskumena, baina Euskal Autonomia Erkidegoko

Justizia Auzitegi Nagusiaren maiatzaren 7ko 298/2009 Epaiak (JUR\2009\372094)

baliogabetu zuen (Administrazioarekiko Auzien Sala, 2. saila).

Gogora dezagun epai hark honako hau ezarri zuela: “lan-arriskuen prebentzioaren arloan,

Autonomia Erkidegoak ez du legegintza-eskumen osorik; azaldu dugun bezala, Salaren

iritziz, Dekretuak ezin dio oratu “kooperatibak” izeneko eskumen-tituluari; izan ere, lehen

adierazi dugun bezala, funtsezkoena da administrazioko zehapen-prozedura bat arautzen

dela lan-arriskuen prebentzioaren arloko arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, ez

kooperatibei dagokienez”.

Pentsa liteke, hortaz, Kooperatiben Legea betetzeko eskumena ere Lan eta Gizarte

Segurantzako Ikuskatzailetzarena dela, nahiz eta 11/2019 Legeak berariaz esleitu ez?

Zalantzarik gabe, horixe ondoriozta dezakegu aipatutako arauzko xedapenetatik.

Hauek dira, besteak beste, “Kooperatibak eta administrazio publikoa” deritzon III.

tituluaren irakurketatik sortutako azken gogoetak.

30.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatibei eta administrazio publikoari dagokienez, araurik garrantzitsuenak aipatu dira

dagoeneko, baina adi egon behar dugu onura publikoko deklarazioak, gizarte-ekimeneko

kooperatiben deklarazioak eta kooperatiba-zehapenaren prozeduraren arloko erregelamendugarapenek

zer bide hartzen duten.

Bien bitartean, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretua, onura publikoko kooperatiba-sozietateei

buruzko prozedura eta betekizunei buruzko erregelamendua onartzen duena, eta apirilaren

4ko 61/2000 Dekretua, gizarte-ekimeneko kooperatibak arautzen dituena, aplikatzekoak

izango dira.

573

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!