20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAK ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

156. artikuluak gizarte-ekimeneko kooperatiben deklarazioa dakar; dena dela, horien

araubidea, betekizunak eta prozedura ere geroko erregelamendu bidezko garapenera igorri

du. Kalifikazio horrek bereizi egingo ditu zeinahi gizarte-bazterkeria pairatzen duten

pertsonak laneratzea helburu duten kooperatibak “eta, oro har, merkatuak asetzen ez dituen

gizarte-beharrak asetzea helburu dutenak”. Gizarteratzeko kooperatibetatik bereizten dira

(133. eta 134. artikuluak) “irabazi-asmorik ez dutelako”, zeinahi gizarte-bazterketa pairatzen

duten pertsonak laneratzeko eginkizunean gainjartzen diren arren. Erregelamendu bidezko

garapenak argituko du zehazki zeri buruz ari den.

Kooperatibismoa sustatzeko eta hedatzeko neurriei buruz, 157. artikuluak berritasun

batzuk dakartza aurreko legeriarekin alderatuta. Lehen paragrafoak, kooperatibismoaren

printzipioak eta balioen azterketa eta zabalkundea sustatzeari buruzko printzipioen

adierazpena egin du. Gainera, botere publikoek teknologia- eta antolaketa-berrikuntzarako

sarbidea erraztuko dutela eta kooperatibetatik sortzen diren ekimenak bultzatuko dituztela

adierazi du. Gure aburuz, jarraian datorrenaren, hau da, sustapen-neurrien, aurkezpena da.

Arauak dakartzan berritasunen artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu.

Euskal kooperatiba-mugimenduak kontsulta- eta erabaki-esparruetan eta dagozkion

ordezkaritza instituzionaleko organismoetan duen ordezkagarritasuna ziurtatzea, bai eta

araudia pixkanaka-pixkanaka sendotzea ere. Azkena, arestian ikusi dugunez, 156.1 artikuluak

ezarritako baldintzen arabera eta euskal mugimendu kooperatiboaren bitartez egingo da.

d) idatz-zatiak argi eta garbi jaso du kooperatibek diskriminazio positiboa izan behar dutela

kontratazio publikoan; bada “administrazio-klausulen agirietan jasotzen diren berdinketa

hausteko irizpideen artean, kooperatiba-sozietateen lehentasunezko eskubidea agertu behar

da kontratuak esleitzerakoan”, argi baitago legegileak enpresa-eredu hori sustatzen eta

“lehenesten” duela. Pentsatzekoa da manu horrek doktrina-eztabaidaren bat sortuko duela,

baita administrazioarekiko kontratista izan nahi duten enpresen arteko auziren bat ere, baina

lehenengo berdinketaren zain egon beharko da xedapen horren ibilbidea ikusteko.

g) idatz-zatiak etxebizitza-kooperatibek titulartasun publikoko lurrak zuzeneko esleipensistemaren

bidez eskuratzeko aukera murrizten die onura publikoa aitortutako etxebizitzakooperatibei.

Ez dakit bereizketa honen asmoa zein den, baina iruzkindu egin behar dela

uste dut.

Kooperatiben ikuskaritzari dagokionez (158. artikulua) lege berriak ez dakar berritasun

handiegirik; egia esatera, lege-proiektua, eta gure ustez legegilea, asmo handikoak ziren

kooperatiba-ikuskaritzaren gaian, eta hura gauzatzeko organoak ere proposatu zituzten,

baina araua izapidetzean izandako gorabeheren ondoren (aurreko ataletan aipatutakoak),

emaitza ez da, alafede, espero zena.

Ikuskapen-funtzioa prebentziozkoa dela nabarmendu du, eta aldeztu du aurretiazko

errekerimendua egitea “arau-haustearen akta” baino lehen, baldin eta eskubide legitimoen

titularrei zuzeneko kalte-galerak saihestu badaitezke.

Kooperatiben arau-hausteei dagokienez (159. artikulua), lege berriak berariazko artikulu

batean jari ditu, eta, zalantza barik, hori argigarriagoa da.

Hala, arau-hausteei gagozkiela, zioen azalpenean arau-hausteen araubidearen berrikuspena

iragarri da, 4/1993 Legearen indarraldi luzearen ondotik, “batez ere, kontuan harturik euskal

568

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!