20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAK ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

Arauaren izapidetzeari eta arauaren III. tituluaren ikuspuntutik funtsezkoak diren mugarriei

buruzko gainbegiratze hau amaitzeko, aipatu beharra dago EABJk irizpena eman ondotik

eta Gobernu Kontseiluak onartu aurretik, Euskadiko Kooperatiben Legearen aurretiazko

onarpenaren testua eta prozedura osoaren memoria laburra egin zirela. Legearen III. tituluak,

“Kooperatibak eta administrazio publikoa” izenekoak, izapidetzean egindako aldaketen

ostean, 156-162 artikuluak dauzka eta horien berritasun nagusiak aztertuko ditugu jarraian.

30.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen aldean, III. titulu berriak,

“Kooperatibak eta administrazio publikoa” izenekoak, eskaintzen dituen berrikuntzei buruz,

honako hau nabarmenduko dugu.

Kooperatibei eta administrazioari eskainitako zatia III. tituluan dago lege berrian ere bai,

eta, lehengo legean bezala, izenburu berdina edo antzekoa duten 6 artikulu dauzka. Dena dela,

hori ez da euskal araudiaren berezitasuna; aztertu ditugun kooperatiben lege autonomiko

gehienek (Murtzia, Kantabria, Errioxa, Andaluzia, Katalunia, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta

Leon, Madril, Extremadura, Valentzia, Asturias, Aragoi eta Galizia) titulu bat ere badute

(eta, bitxia bada ere, kasu askotan, hirugarren titulua da), “Kooperatibei eta administrazio

publikoari” buruzkoa, antzeko edukiz hornitutakoa (sustapena, ikuskaritza, zehapenak,

deskalifikazioa eta aldi baterako esku-hartzea) eta zabalera ere antzekoa duena (6 eta 10

artikulu artean).

1993ko legearen III. titulua eta gaur egungo III. titulua erkatuz gero, berrikuntza batzuk

aurkituko ditugu. Jarraian aipatuko ditugu berrikuntzok eta esanahi orokorraren atalean

jorratuko ditugu.

Interes sozialari eta onura publikoari dagokienez, funtsezko berritasuna da legeak onura

publikokotzat deklaratutako kooperatibei ematen dizkien eskubideak; oraingo araudian,

eskubideak 156. artikuluaren 2. zenbakian ageri dira. Beste alde batetik, gizarte-ekimeneko

kooperatiben berariazko aintzatespena ere jaso da artikulu horretan.

157. artikuluak, sustapen-neurriei buruzkoak, ez dakar berritasun handirik, 2.d) atalean

jasotakoak izan ezik Hala, artikulu horren arabera, administrazio publikoek eta horien

mendeko erakundeek kontratuak kooperatiben alde esleitzeko lehentasunezko eskubidea

sustatuko dute, administrazio-klausulen agirietan berdinketa hausteko irizpide gisa. Gure

iritziz, neurri hori ez da oso baketsua izango.

158. artikuluak, Kooperatiba-ikuskaritza deritzonak, ez dakar berritasun esanguratsurik,

izapidetzean kendu egin baitziren legegileak txertatu nahi zituen berritasun guztiak.

Legegintza-teknika hobetzen duela, kooperatiba-ikuskaritza zehazten duen artikuluko arauhausteen

tipifikazioa bereizi du eta arau-hausteen zerrenda 159. artikulura, Kooperatiben

arau-hausteak izenekora, eraman du.

159. artikuluak, arau-hauste kooperatiboei buruzkoak, ez dakar berritasun handiegirik

aurreko legearen 139. artikuluan jasotako arau-hausteen tipifikazioari eta kalifikazioari

dagokienez. Hala ere, pentsa liteke artikulu horretan joera badagoela, batez ere, alderdi

kooperatiboak haustea dakarten jokabideei erreparatzeko, eta merkataritza-arlokotzat jo

daitezkeen arau-hausteak gainerako sozietateei buruzko legerien esku uzteko.

565

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!