20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAK ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

Kooperatiba-ikuskaritzaz diharduen 14. artikuluak, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako

Batzordearen irizpena aztertzean azaldu dugunez, hauxe jaso zuen: “Euskadiko Kooperatiben

Goren Kontseiluari dagokio funtzio ikuskatzailean jardutea lege hau betetzeari buruz,

beren aginpideak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako sailei edo beste herri-administrazio

batzuei dagozkien funtzio ikuskatzaileak alde batera utzi gabe”. Beste alde batetik, Izaera,

osaera eta funtzioez diharduen 154. artikuluak ondokoa ezarri zuen: “Euskadiko Kooperatiben

Goren Kontseilua, kooperatibismoa sustatzeko eta haren berri zabaltzeko organo goren

gisa sortua, euskal administrazio publiko guztientzako kontsulta- eta aholku-entitate publiko

gisa eratzen da kooperatibismoaren inguruko gai guztietan. Nortasun juridiko propioa izango

du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenaz bestelakoa; era berean, ahalmen

osoa izango du bere funtzioak betetzeko”.

EABJk esandako irizpenean nabarmendu duenez, “ikuskatzeko eginkizunak administrazioaren

eskumena gauzatzea dakarrela, eta horrek, era berean, agintea gauzatzea dakarrela.

Aginte hori era hertsagarrian ere aplikatu eta bete daiteke, ikuskatzen ari diren subjektuen

gogoz kontra. Hau da, administrazio publikoaren erantzukizunen nukleo gogorra betetzen

duten eginkizunak izango lirateke; hots, administrazioaren trafiko juridikoari dagozkion

eginkizunak (horiei hainbat eskumen eta pribilegio ematen zaizkie)”.

Ikuskaritza-jardueraren gaineko irizpide horrek eragotzi egingo luke ikuskapen-ahalmena

subjektu pribatuen edo administrazioz kanpoko erakundeen esku uztea; izan ere, “Eginkizun

hori ezin da zeharka kudeatu edo hirugarrenekin kontratatu, eta ezin dute kapital publikoko

merkataritza-sozietateek gauzatu, hargatik eragotzi gabe ikuskapenaren zeregin osagarriak

gauzatzea, non lankidetza gerta daitekeen. Gainera, oro har, funtzionario publikoentzat

gordetako funtzioa da, inpartzialtasuna eta eragindako eskubide pribatuak bermatzeko

xedez”. Gogora dezagun EKGK-ko langileak lan-kontratuko langileak direla, Euskadiko

Kooperatiben Goren Kontseilua arautzen duen maiatzaren 11ko 213/1999 Dekretuaren 13.4

artikuluak ezarritakoari jarraiki.

Bestalde, administrazioa kanpoko subjektuez baliatzen ari da hainbat eremutan, funtzio

publikoak betetzen lagun diezaioten. Erakunde laguntzaile horiek eginkizun osagarriak

betetzen dituzte, ahal publikoak eskualdatu gabe (eta agintaritza publikoa egikaritu gabe

ere), eta haien jarduera osagarria erakunde publiko eskudun batek gainbegiratuta egiten da,

erakunde horrek azken erabakia hartzen eta gauzatzen baitu.

Aholku Batzorde Juridikoak ondorioztatu zuenez, “Adierazitakoa dela eta, ezin dugu

egokitzat jo aurreproiektuan aurreikusitako aukera; hots, administrazioaren beraren mende

ez dagoen erakunde publiko batek hari ez dagozkion ahalmen publikoak gauzatzea. Gainera,

posible balitz ere, ez dirudi zuzena denik huts horiek langile publikoen bidez ez gauzatzea,

eginkizunak gordetzeko printzipioa hautsiko litzateke eta”. Baina, EABJren esanetan,

“erakunde laguntzaile gisa jarduteko aukera berriz formulatzen bada, arlo juridikoan

zalantzak egongo lirateke, erakunde horretan ikertuak izan daitezkeenen interesak elkartzen

direlako. Horrenbestez, interesen gatazka argia sortzen da”.

Amaieran, irizpenak adierazi zuen kooperatiba-ikuskaritzako zerbitzu espezifikoa

ezarri edo, bestela, eskumen horiek Lan Ikuskaritzari esleitu beharko zaizkiola (Estatuko

Kooperatibei buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 113 artikuluak xedatu legez).

Beraz, esandako artikulu horren edukia berriz formulatu beharko dela ebatzi zuen.

564

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!