20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAK ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

tipifikazioa, administrazioaren tutoretza eta gainbegiratzearen ikuspegian errotutako

arauketa batean oinarritzen dela eta, horregatik, berrikusi behar da”.

Administrazioaren esku-hartzearen justifikazio horrekin eta helburu horiekin abiatu zen

Euskadiko Kooperatiben Legearen izapidetzea. Eta iruzkin honetan azaltzen saiatuko garen

moduan, izapidetzeak arrakasta handiagoa edo txikiagoa izan du eremuaren arabera, hots

kooperatiba-sustapena edo kooperatiben legezkotasuna betetzen dela kontrolatzea.

30.1.2. III. tituluaren izapidetzea. Aurreproiektuak, proiektua eta legea

Aurreko atalean adierazi dugun bezala, Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuaren

2015eko apirilaren 29ko Agindua emateaz batera hasi zen izapidetzea. Agindu horren bidez,

Euskadiko kooperatiben lege-aurreproiektua prestatzeko prozedura hasi zen.

Horrela, 4 urte geroago, aztergai dugun legeak amaitu zuen bidea hasi zen.

III. tituluari dagokionez (“Kooperatibak eta administrazio publikoa” izenekoa), esan

beharra dago lege-proiektuak hainbat aldaketa izan dituela EHAAn argitaratu arte, eta, atal

honetan, berritasun azpimarragarrienak azalduko ditugu.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak

ezarritakoa betez (EHAA, 254. zk., 2003ko abenduaren 30ekoa), lege-proiektuak zenbait

txosten eta irizpen jaso zituen, eta horien bitartez landu zen gaur egun daukan forma eta

edukia. Txosten-irizpen guztietatik, bi azpimarratuko ditugu, III. tituluan duten eraginagatik:

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen (EGAB) 21/2015 Irizpena,

2015eko azaroaren 11koa, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko (EABJ) 66/2016

Irizpena, 2016ko apirilaren 27koa.

EGABen eta EABJren irizpenei lotutako lege-aurreproiektuak 154 artikulu, 5 xedapen

gehigarri, 2 xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bakarra eta 5 azken xedapen zituen.

Lege-proiektuaren III. tituluak, “Kooperatibak eta administrazio publikoa” izenekoak,

ondoko artikuluak jasotzen zituen jatorrian: 145. artikulua, Interes soziala eta onura

publikoa; 146. artikulua, Kooperatibismoa sustatu eta zabaltzeko neurriak; 147. artikulua,

Kooperatiba-ikuskaritza; 148. artikulua, Kooperatiben arau-hausteak; 149. artikulua,

Kooperatiben zehapenak; 150. artikulua, Kooperatiba deskalifikatzea; eta 151. artikulua,

Kooperatibetan aldi batean esku hartzea.

EGABen 2015eko azaroaren 11ko 21/2015 Irizpena, III. tituluari dagokionez,

nabarmentzekoa da garrantzi handiko bi gomendiorengatik.

145. artikuluak, “Interes soziala eta onura publikoa” deritzonak, honako hau zioen:

“Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoek… Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa

aitortzen dute gizarte-eragile gisa, Euskal Kooperatiba guztiak ordezkatzen dituenez gero”.

EGABen iritziz, “Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa kooperatiba-sarearen interes

sozioekonomikoak batu, babestu eta sendotzen dituen elkartea da eta, ondorioz, erakunde-lan

garrantzitsua egiten du, baita Euskadiko aholkularitza- eta kontsulta-organo desberdinetan

parte hartu ere. Dena den, “gizarte-eragilea” terminoa testuinguru horretan erabiltzea

eta, nagusiki, 146. artikuluak (gogoeta berezira bidaltzen dugu) xedatutakoari dagokionez,

nahastea edo gaizki-ulertua sor dezake eta ez da bidezkoa”.

562

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!