20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAK ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

1993ko Legeak artean nabarmendu zuen kooperatiben legezkotasuna betetzeko bermearen

garrantzia, hau da, kooperatibaren polizia- edo ikuskapen-jarduera, eta zehapen-prozedura

espezifikoa arautzeko beharra antzeman zen, baina gaurdaino ez da halakorik egin.

Eta helburu horrekin bat hasi zen Euskadiko Kooperatiben Lege berria izapidetzen.

Enplegu eta Gizarte Politiken sailburuaren 2015eko apirilaren 29ko Aginduak, Euskadiko

Kooperatiben Lege Aurreproiektua egiteko prozedura hasi zuenak, honako hau adierazi

zuen: “berrikusi beharreko alderdi garrantzitsuetako bat dugu administrazioak kooperatibaaraudia

betetzen dela bermatzeko duen zeregina; hau da, arau-hausteak, dagokion

ikuskapen-funtzioa beteta, eta zehapenak, kooperatiba-arlo horretan”.

Hauxe dio esandako aginduak: “izan ere, ulertzen da kooperatiben funtsezko alorretara

mugatu behar dela Administrazioaren zeregina: bazkideek parte hartzea edo akordioak

hartzea –demokrazia kooperatiboaren egikaritze efektiboa– eta elkartasuna –funts

banaezinak edo aplikazioak–, eta Administrazioak alde batera utzi behar dituela beste

alderdi formal edo operatibo batzuk, merkatuan diharduten gainerako sozietateen antzekoak

direnak eta zuzeneko loturarik ez dutenak kooperatiben berezko eta kooperatibak bereizten

dituzten gaiekin. Hau da, enpresa mota hori «gizarte-intereseko» bihurtzen duten alderdiak

landu behar dira, horrek legitimatzen baitu esku-hartze publikoa”.

Beraz, 2015eko apirilaren 29an, Euskadiko Kooperatiben Legearen aurreproiektua prestatzeko

prozedura era formalean hasi zenean, berrikusteko moduko alderdi garrantzitsuetako bat

izan zen, hain zuzen ere, administrazioaren eginkizuna kooperatiba-araudia betetzen dela

bermatzeko, eta hori “arau-hausteen bidez, ikuskapen-funtzio egokia beteta”.

Hala, legearen izapidetzea etorri zen, eta zioen azalpenean nabarmendu da administraziojardunaren

modua eta intentsitatea eguneratu behar direla, (a) kooperatiba-sustapenari eta

(b) legezkotasuna betetzen dela kontrolatzeari dagokienez.

Lehenengo alderdiari gagozkiola, (a) kooperatiben sustapena, aurreproiektuak bazekarren

ondoko helburua: “lankidetza publiko eta pribatuko zenbait sektore-alderdi osatzea,

lan elkartuko kooperatibei, kontsumoari, nekazaritzako elikagaien kooperatibei edo

etxebizitzei dagokienez (hala nola hezkuntzaren, landa-garapenaren, mendekotasunaren eta

gizarteratzearen arlokoak) aurreikusita zeudenei gehituta, eta kooperatiba-mugimenduaren

ordezkaritza instituzionala azpimarratu nahi da, kooperatibismoaren presentzia sustatuta

hainbat kontsulta- eta erabaki ekonomikotako esparrutan”.

Aipatutako eremuetako bigarrenean (b) legezkotasuna betetzen dela kontrolatzea,

aurreproiektua askoz ere asmo handiagokoa zen; izan ere, adierazi zen zaharkituta zeuden

alderdiak berritzeko beharra zegoela une horretan, eta horietako bat “administrazioak

betetzen duen polizia-eginkizuna arau-hausteei buruzkoa da, eta horri dagokion ikuskapenfuntzioa

bete behar dela, bai eta zehapenak ezarri ere, euskal kooperatiben funtsezko legeria

urratzeagatik”.

Aurreproiektuak adierazi zuen beharrezkoa zela egun ezarritako arau-hausteen eta

zehapenen araubidea aztertzea, “ez araubidea garatzeko, berrikusteko baizik; batez ere,

kontuan harturik euskal kooperatibek aldi horretan izan duten enpresa- eta sozietatebilakaera,

alde batetik, eta, bestetik, arau-hausteen eta haiei dagozkien zehapenen egungo

561

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!