20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAK ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

160. artikulua.– Kooperatiben zehapenak.

1.– Isun hauekin zehatuko dira arau-hausteak: arinak, 300 eurotik 1.000 eurora arte;

astunak, 1.001 eurotik 3.000 eurora arte; eta oso astunak 3.001 eurotik 30.000

eurora arte, eta bide emango dute kooperatiba deskalifikatzeko, bat etorriz hurrengo

artikuluan erregulatzen denarekin.

2.– Arau-hauste arinak, astunak eta oso astunak mailakatu egingo dira gutxieneko

zehapena aplikatzeko, erdikoa aplikatzeko edo zehapenik handiena aplikatzeko;

horretarako, kontuan izango da zer garrantzi duten, zer ondorio duten ekonomian

eta gizartean, eta nola jokatzen duten arau-hausleek (asmo txarrez, faltsukeriaz,

engainatzeko asmoz edo arau-haustean berreroriz), eta zein den zehatutako

kooperatibaren ahalmen ekonomikoa edo eragiketa-bolumena, eta zenbatekoa den

ukitutako pertsonen kopurua, berdin izanik pertsona horiek bazkideak diren ala ez.

Zehapenak mailakatzeko, bestalde, kontuan hartuko da ea aurretik ikuskatze aldian

egindako ohartarazpenak eta errekerimenduak bete diren ala ez, edo kooperatibak

bete dituen ala ez hartutako konpromisoak.

3.– Arau-haustean berreroriz gero, goragoko mailan kalifikatu ahal izango da arauhaustea.

Berrerortzetzat joko da lehendik zehapen-prozedura operatibo batean

zehatu den, eta irmo bilakatu den, arau-hauste baten maila bereko edo maila

handiagoko besta arau-hauste bat egitea.

Aurreko zehazpena irmo bilakatu eta bi urte igaro ostean, ez da berrerortzetzat joko

beste arau-hauste bat egitea. Nolanahi ere, arau-haustea behin eta berriro eginez

gero, zehapen gehigarri bat ere ezarri ahal izango da, isun nagusi modura ezarri

denaren ehuneko hogeira artekoa izan daitekeena.

4.– Epe hauetan preskribatuko dira lege honetan ezarritako arau-hausteak: arau-hauste

arinak, sei hilabetera; astunak, urtebetera, eta oso astunak, azkenik, bi urtera.

Arau-hausteen preskripzio-epea arau-haustea egin zen egunetik aurrera hasiko da

kontatzen.

5.– Epe hauetan preskribatuko dira ezarritako zehapenak: oso astunengatik ezarritakoak,

bi urtera; astunengatik ezarritakoak, urtebetera, eta arinengatik ezarritakoak, sei

hilabetera. Zehapenen preskripzio-epea hasiko da kontatzen zehapena ezartzen

duen ebazpena gauzatu daitekeen egunetik aurrera edo hura errekurritzeko epea

igarotzen denetik aurrera.

6.– Eusko Jaurlaritzan lan-arloko eskumenak dituen sailari dagokio zehatzeko ahala

egikaritzea, honako eskuduntza hauei jarraikiz:

a) Ekonomia sozialaren arloko zuzendaritza eskudunaren titularrari dagokio arauhauste

arin eta astunengatiko zehapenak ezartzea.

b) Ekonomia sozialaren arloko zuzendaritza eskuduna bere mende duen

sailburuordetzaren titularrari dagokio arau-hauste oso astunengatiko zehapenak

ezartzea.

7.– Eusko Jaurlaritzan lan-arloko eskumena duen sailari dagokio proposatzea onar

557

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!