20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBAK ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

2.– Batez ere, prebentziorako eta lege hau hobeto betetzen laguntzeko egikarituko da

ikuskaritza-funtzioa. Ikuskaritzak, bestelako jarduketak egin baino lehenago, eskatu

ahal izango du, betiere kasu bakoitzeko egoerek aholkatzen dutenean eta eskubide

legitimoen titularrei kalterik eta galerarik eragin gabe.

3.– Ikuskaritzaren xede den jokaera zuzendu eta konpontzeak errugabetzea eta

ikuskaritza-espedientea amaitzea eragingo du.

159. artikulua.– Kooperatiben arau-hausteak.

1.– Lege honetan arau-hauste gisa tipifikatutako ekintzen eta ez-betetzeen erantzule dira

sozietate kooperatiboak, administratzaileak, zuzendari eta kudeatzaileak, ahaldunak

eta zaintza-batzordeko kideak eta likidatzaileak, betiere dena delako arau-hauste

edo ez-betetzea pertsonalki egotzi ahal zaien neurrian.

2.– Arau-hauste oso astunak dira:

a) Soberakin baliagarrien inguruan lege honek aipatzen dituen gutxieneko

portzentajeak ez zuzentzea Nahitaezko Erreserba Funtsera eta kooperatibaheziketa

eta -sustapenerako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako

ekarpenera.

b) Kooperatiba-heziketa eta -sustapenerako eta interes publikoko beste helburu

batzuetarako ekarpena ez aplikatzea lege honek zehazten duen moduan.

c) Bazkideen artean banatzea nahitaezko gizarte-funtsak, erreserba-funts

banaezinak edo likidazioaren ondorioz geratzen den ondasun garbia, eta,

horrela, lege honek aurreikusitakoa haustea.

d) Lege honetan aitortutako kooperatiba-printzipioak nabarmenki haustea, edo

kooperatibaren figura tresna modura edo faltsuki erabiltzea kooperatibarekin

zerikusirik ez duten helburuak ezkutatzeko.

3.– Arau-hauste astunak dira:

a) Orokorrean edo behin eta berriro urratzea bazkideen eskubideak, proposamenak

egiteari, informazioa jasotzeari eta parte hartzeari buruzkoak.

b) Galerak egozteari buruzko lege-xedapenak urratzea.

c) Kooperatibak konpentsatu gabeko galerak dituenean, ez betetzea kooperatibako

balantzearen erregularizazioaren emaitzaren helmugari buruzko arauak.

d) Lege-xedapenak urratuta sozietatearen kapitalari egin beharreko ekarpenen

interesak sortzea.

e) Legeak hirugarren ez-bazkideekin espresuki debekatzen dituen eragiketak egitea.

f) Objekzioak jartzea eragozpenak jartzearren Administrazioak jarritako salaketaidazkiaren

bidez egiaztatutako ikuskatze-lana egin ez dadin, edo ez onartzea

halako lanik egitea.

g) Besteren konturako langileak kontratatzean, legeak araututako mugak gainditzea.

4.– Arau-hauste arinak dira lege honetan ezarritako debekuak urratzea, betiere

gatazkarik sortzen ez badute alderdien artean eta ezin badira jo astuntzat edo oso

astuntzat.

556

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!