20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

30. KOOPERATIBAK ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOA*

1

156. artikulua.– Interes soziala, onura publikoa eta ekimen soziala.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoek beren gain hartzen dute, interes

sozialeko funtzio modura, kooperatibak eurak eta kooperatibek enpresa integratu

eta ordezkatzeko dituzten egiturak sustatu, bizkortu eta garatzeko lana.

Era berean, eta betiere enpresen ordezkagarritasunari buruz indarren dauden

erregelak eragotzi gabe, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta

dauden eta jarduera egiaztatuta duten kooperatiben ehuneko hirurogei baino

gehiago elkartzen duen entitatea jotzen du berariazko agente sozialtzat, euskal

kooperatibismo osoaren bitartekari eta ordezkaritzat, edo, kooperatiba horietako

bazkide kopurua Erregistro horretan inskribatuta dauden eta jardunean ari diren

kooperatibetako bazkide guztiekiko ehuneko bera baino handiagoa denean.

Eusko Jaurlaritzak kooperatiba-sistema aplikatzeko aukerei buruzko informazioa

sustatuko du, batez ere enplegu berriak sortzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko

enpresa txiki eta ertainen arazoei aurre egiteko, eta zabalkunde-, prestakuntza- eta

orientazio-programak egitea bultzatuko du, informazio hori guztia gizarte-solaskide

guztiei zabaltze aldera. Eginkizun honetarako, bestalde, Euskadiko Kooperatiben

Goren Kontseiluaren laguntza eskatuko du.

2.– Eusko Jaurlaritzak onura publikoko kooperatibatzat joko ditu beren funtzioak

garatu eta Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorra sustatzen laguntzen

duten kooperatibak, betiere erregelamenduz ezartzen diren prozedura, araubide eta

betekizunen arabera.

Eskubide hauek izango dituzte onura publikoko deklarazioa lortzen duten

kooperatibek:

a) Dokumentu guztietan, «onura publikokoa» aipamena erabiltzea entitatearen

izenaren ondoan.

b) Beren iritzia entzunda izatea, dagokien federazio edo konfederazioen bidez,

beren jarduerari zuzenean lotutako xedapen orokorrak edo beraientzako

programa garrantzitsuak prestatzen direnean.

c) Kasu bakoitzean onartzen diren salbuespenak, hobariak, dirulaguntzak eta

gainerako onura ekonomiko, fiskal eta administratiboak izatea.

3.– Alde batera utzita zer motatakoak diren, irabazi-asmorik gabeko kooperatibaentitateak

gizarte-ekimeneko kooperatibatzat joko dira, baldin eta helburu sozialtzat

badute asistentzia-zerbitzuak ematea osasun- hezkuntza- eta kultura-jardueren edo

gizarte-izaerako bestelako jarduera batzuen bidez, edo helburutzat badute gizartebazterketa

jasaten duten pertsonen laneratzea eta, oro har, merkatuak erantzuten

* Xabier Iriondo Arana jaunak, Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzaren

Ordezkaritzako aholkularitza juridikoaren arduradunak, egindako iruzkina.

553

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!