20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

LANKIDETZA EKONOMIKORAKO BESTE MODALITATE BATZUK

b) Boto guztien ehuneko berrogeita bederatziko kuota, gehienez ere, botoeskubidea

duten sozietate-zatien artean banatuko da, eta estatutuetan zehaztuko;

estatutuek hala onartzen badute, aukera egongo da boto horiek merkatuan

libreki negoziatzeko.

4.– Boto-eskubidea duten sozietate-zatien kasuan, estatutuek eta, osagarri modura,

kapital-sozietateei buruzko legeriak akzioen gainean xedatzen duenak ezarriko dute

zein diren haien titularren eskubide eta betebeharrak eta zein den ekarpenak egiteko

araubidea.

5.– Bazkide-talde bakoitzak urteko soberakinetan duen partaidetza zehazteko (berdin delarik

soberakinak positiboak edo negatiboak diren), kontuan izango da zer boto-portzentaje

duen talde bakoitzak artikulu honetako 3. atalean aurreikusitakoaren arabera.

Boto-eskubidea duten sozietate-zatien jabeei egotzi beharreko soberakinak, berriz,

haietako bakoitzak jarritako kapitalaren arabera banatuko dira euren artean.

Gainerako bazkideei egotzi beharreko soberakinak, berriz, bazkide horien artean

banatuko dira, lege honek araubide arrunteko kooperatibentzat definitzen dituen

irizpide orokorren arabera.

6.– Talde bi horietakoren baten eskubideak eta betebeharrak beste era batera arautzeko,

dagokion taldearen gehiengoaren adostasuna eskatuko da; adostasun hori lortzeko,

taldeok nork bere botazioa egin ahal izango dute batzar orokorrean edo biltzar

berezian eta partzialean.

7.– Era honetako kooperatibak eratzen direnean, sortu edo aldatzen direlako, Euskadiko

Kooperatiben Goren Kontseiluak baimendu ahal izango du likidazio kasuetarako

estatutuek Nahitaezko Erreserba Funtsa banatzeko xedatzen dutena, aurreko 4.

zenbakian azaltzen diren irizpideen arabera eta sozietatearen ondasunak banatzeko

98. artikuluan ezarritako gainerako adjudikazio-arauak beteta.

29.4.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Kooperatiba mistoen erregulazioan ere ez dago aldaketarik; izan ere, 4/1993 Legearen

idazketari eutsi zaio, eta 58/2005 Dekretuan araututakoaren zati bat txertatu da, lege-maila

emanda.

29.4.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Kooperatiba mistoak 4/1993 Legearen berrikuntza muturrekoenetakotzat hartu ziren.

Lege hori kooperatiba mistoen izakunde juridikoa aintzat hartu zuen kooperatibei buruzko

lehen legea izan zen estatuan. Eta arauketa berriaren bidez, kooperatiben egiturari lotutako

enpresa-antolaketarako bide berria eskaini nahi izan zen, baina, aldi berean, merkatu gero

eta lehiakorragoen erronka eta eskakizun berriei ere erreparatu zitzaien, bai baliabideak

erakartzeko, bai ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi eta banatzerakoan. Horrela eratutako

izakundeak kooperatiba-egitura dauka oso-osorik, nahiz eta kapital-sozietateen berezko

elementu batzuk ere gehitu bi bazkide-multzok osaturikoak, eta horien eskubideak, politikoak

zein ekonomikoak, jatorri eta irismen desberdinekoak izango dira, baina sozietateak hertsiki

eutsiko dio nagusia den osagai kooperatiboari.

550

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!